Fulda ibaia
|
||||
|---|---|---|---|---|
| Kokapena | Alemania | |||
| Luzera | 218 km | |||
| Arroa | 6.932 km² | |||
| Iturburua | Rhön (850m) | |||
| Ibai ahoa | Weser > Ipar Itsasoa | |||
Fulda Hessen alemaniar estatuan hasten den ibaia da. Werra ibaiarekin Hannoversch Münden herrian batzen denean, Weser ibaia sortzen du.
Eduki-taula |
Iturburua[aldatu]
Ibai honen iturburua Wasserkuppen dago, Rhön mendietan. Mendi hauek, Hesse, Bavaria eta Turingia artean daude.
Ibilbidea[aldatu]
Bere ibilbidearen lehen herena ipar-mendebalderanzko norantzan egiten du. Ondoren, 36 kilometro inguru, ipar-ekialderantz egiten du, Bad Hersfeld herri inguruan, berriz ipar-mendebalderantz egiten duen arte. Azkenik Kassel herrira heldu baino lehenxeago, berriz, ipar-ekialderantz egiten du, Hannoversch Münden herrian Werra ibaiarekin bat egin eta Weser ibaia sortzen duen arte.
Arroa eta luzera[aldatu]
Ibai honen arroak hartzen duen azalera, 6.932 kilometro koadrokoa da. Bere luzera, berriz, Werra ibaiarekin Hannoversch Münden herrian bat egiten duen arte, 218 kilometrokoa da.