Fumarola

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Fumarolak Furnasen Azoreak Portugal.

Fumarola sumendi baten kanpoko pitzaduratatik (kraterretik kanpo, alegia) tenperatura altuetan irtetzen diren gas eta lurrin nahasketa bat da. Laba koladatatik ere irtetzen dira. Fumarolen konposaketa alda egin daiteke irtetzen diren tenperaturaren arabera, eta, beraz, hau aldatzen doa fumarola baten "bizi zikloa"n zehar. Honako talde hauek ezberdin daitezke:

  • Fumarola lehorrak (edo anhidroak): labak, fusio egoeran botatzen dituenak dira, kraterretik gertu. Hauen tenperatura, 500 Â°Ctik gorakoa da, eta, nagusiki, sodio eta potasio kloruroz eta anhidrido sulfuroso eta karbonikoz osatuta daude, ur lurrinik ez dutelarik. Badute, baita ere, baina oso kopuru txikian, beste kloruro batzuk (burnizkoa, kobrezkoa...), fluoruroren batzuk, eta, batzuetan, su zurruztadak eragiten dituzten hidrokarburoak.
  • Fumarola azidoak (edo klorhidrosulfurosoak): ez dira aurrekoak bezain beroak: 300 eta 400 Â°C arteko tenperaturetan daude. Hau, laba koladen gaineko geruzatik irtetzen direlako da. Ur lurrin kopuru handia dute eta azido klorhidriko eta anhidrido sulfuroso zati txikiagoak.
  • Fumarola alkalinoak (edo amoniakozkoak): erlatiboki hotzagoak dira, gutxi gora-behera, 100 Â°Ctara heltzen direlarik. Nagusiki, Azido sulfhidriko, kloruro amoniko eta ur lurrinez osaturik daude.
  • Fumarola hotzak (edo sulfhidrikoak) Hamarnaka gradu gutxi batzuk baino ez dituzte lortzen, nagusiki, ur lurrinez osatuta daudelarik, anhidrido karboniko eta sulfuroso portzentajea txiki batekin.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fumarola Aldatu lotura Wikidatan