Azoreak
Wikipedia(e)tik
Azoreak (portugesez, Açores) Portugalgo eskualde autonomoa da, Madeirarekin batera. Uhartedia da eta Ozeano Atlantikoaren ipar-ekialdean kokatuta dago, Iberiar Penintsulatik 2000 km inguru ekialdean, Madeiratik 1200 km hego-ekialdean, Eskozia Berritik 2300 km ipar-mendebaldean eta Bermudatik 3500 km hego-mendebaldean.
2.333 km²-ko azalera dauka eta 2001ean 241.763 biztanle bizi ziren han (104 biz./km²).
Ponta Delgada (Sao Miguel) hiri nagusia eta hiriburuetako bat da. Beste bi hiriburuak Angra do Heroismo eta Horta dira.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
1427an Henrique printzearen ("Nabigatzailea") zerbitzurako zegoen kapitain batek uharteak topatu zituen, antza denez Gonçalo Velhok. Hamabi urte geroago uhartedia hasi ziren populatzen, nagusiki Alentejo eta Algarvetik joandako jendeak.
[aldatu] Uharteak
Azore uhartedia bederatzi uhartek osatzen dute:
- Erdialdean:
- Ekialdean:
- Santa Maria (97 km2, 5.490 biz.).
- Sao Miguel (759 km2, 130.154 biz.).
[aldatu] Kontzejuak
- Santa Maria:
- Sao Miguel:
- Lagoa
- Nordeste
- Ponta Delgada (65.854 biztanle 2001ean)
- Povoaçao
- Ribeira Grande (28.462 biz.)
- Vila Franca do Campo
- Terceira:
- Angra do Heroismo (35.581 biz.)
- Praia da Vitoria (20.252 biz.)
- Graciosa:
- Sao Jorge:
- Pico:
- Faial:
- Horta (15.063 biz.)
- Flores:
- Corvo:
[aldatu] Inguru naturala
Ponta do Pico (2.351 m), Portugal osoko mendirik altuena, uhartedian dago, Pico uhartean hain zuzen ere.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Frantsesez)(Ingelesez)(Alemanez) Azoreetako webgune ofiziala