Sodio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sodioa
11 NeonaSodioaMagnesioa
Li

Na

K
Na-TableImage.png
Orokorra
Izena, Ikurra, Zenbakia Sodioa, Na, 11
Serie kimikoa Metal alkalinoak
Taldea, periodoa, orbitala 1, 3, s
Itxura zuri zilarkara
Sodioa
Masa atomikoa 22,9897(2) g/mol
Konfigurazio elektronikoa Ne 3s1
Elektroiak orbitaleko 2, 8, 1
Propietate fisikoak
Egoera solido
Dentsitatea (0 °C, 101,325 kPa)
0.968 g/L
Urtze-puntua 370,87 K
(97,72 °C, 207,9 °F)
Irakite-puntua 1.156 K
(883 °C, 1.621 °F)
Urtze-entalpia 2,60 kJ·mol−1
Bero espezifikoa (25 °C) 97,42 J·mol−1·K−1
Lurrun-presioa
P/Pa 1 10 100 1 k 10 k 100 k
T/K 554 617 697 802 946 1.153
Propietate atomikoak
Kristal-egitura kubikoa, aurpegietan zentratua
Oxidazio-zenbakia(k) 1 (oxido basiko sendoa)
Elektronegatibotasuna 0,93 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala 1.a: 495,8 kJ/mol
2.a: 4.562 kJ/mol
3.a: 6.910,3 kJ/mol
Erradio atomikoa
(batezbestekoa)
180 pm
Erradio atomikoa
(kalkulatua)
190 pm
Erradio kobalentea 154 pm
Van der Waalsen erradioa 227 pm
Isotopo egonkorrenak
Artikulu nagusia: sodioaren isotopoak
iso UE Sd-P D DE (MeV) DP
22Na Sintetikoa 2,602 u β+ 0,546 22Ne
ε - 22Ne
γ 1.2745 -
22Na  %100 Na egonkorra da 12 neutroirekin
Erreferentziak

Sodioa elementu kimikoa da, Na ikurra (Natrium, latinezko izena) eta 11 zenbaki atomikoa dituena. Metal alkalinoen taldeko gai bakuna da.

Ezaugarri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sodio metala.

Sodioa elementu bigun, zuri zilarkara, oso erreaktiboa da. Metal alkalinoen taldeko kide da. Isotopo egonkor bakarra dauka, sodio-23. Airearekin kontaktuan berehala oxidatzen da eta uretan oso erreaktiboa denez, giro inerte batean gorde behar izaten da, esaterako kerosenotan. Itsasoan sodio-kantitate handiak daude, sodio kloruro eran. Mineral askoren osagai da, eta ezinbesteko elementua da animalien bizitzarako. Ez du isotoporik.

Izadian dauden gai bakunen artean seigarrena da ugaritasunari dagokionez. Pisu espezifikoa 0,96 g/cm3 du; 97,6 Â°C-tan urtzen da, eta erraz oxidatzen da airean. Hutsean itxitako ontzietan, edo nafta edo antzeko isurkarietan gordetzen da. Sodio kloruroaren eta kaltzio kloruroaren nahastura urtu baten elektrolisi bidez lortzen da. Beroaren oso eroale ona da, eta bero asko xurgatzeko gai da.

Erreakzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urarekin bortizki erreakzionatzen du hidrogenoa eta sodio hidroxidoa eratuz, eta bero kopuru handia askatuz. Hori dela eta, ez du inoiz ura ukitu behar. Halogenoekin, oxigenoarekin eta beste ezmetal batzuekin oso erraz eratzen ditu konposatuak; metal batzuekin ere, merkurioarekin eta berunarekin batez ere, aleazioak eratzen ditu.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tetraetilberuna, sodio hidruroa, sodio peroxidoa eta beste gai organiko eta inorganiko ugari ekoizteko, titanioaren eta zirkonioaren ekoizpenean erreduzitzaile gisa, kautxu sintetikoaren polimerizazioa katalizatzeko, laborategiko erreaktibo gisa, erreaktore nuklearrak hozteko eta abar erabiltzen da.

Sodio ioia ezinbestekoa da gizonaren eta animalien bizitza funtzioetan; horiek sodio kloruro gisa hartzen dute ingurunetik.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sodio Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]