Gabriel Erkoreka
Wikipedia(e)tik
Gabriel Erkoreka Bizkaitar musikagilea (Bilbo, 1969). Juan Crisóstomo de Arriaga Bilboko Kontserbatorioan egin zituen ikasketak. Ondoren, Karmelo Bernaolarekin, Gasteizko Goi Musika Eskolan aritu zen eta Piano ikasketak egin zituen. 1995ean, Londresera joan eta bertan egin zituen graduondoko Konposizio ikasketak. Joaquin Atxukarro, Salomon Mikowski, Elza Kolodin eta Malcolm Frager bezalako irakasleekin Pianoa eta Interpretazioa ikasi du. Bakarlari gisa aritu da, eta Orkestrazio irakasle modura, Londresko Royal Academy of Music-en. 1996an SGAEko Lehen Saria eskuratu zuen. UNESCOren Konpositoreen Nazioarteko Tribunan parte hartzeko hautatu zuen RNEk. Gaudeamus Nazioarteko Sariketan (Amsterdam) finalista izan zen, 1998an.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.