Gabriel Jauregi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gabriel Jauregi Uribarren (Aramaio, 1895 - Zornotza, 1945) arabar idazlea izan zen. Karmeldar Oinutsen ordenan sartu zen. Ordenak Gasteizen zuen egoitzan fisika eta kimikako irakasle izan zen. Karmengo Argia aldizkarian eman zituen argitara bere lanik garrantzitsuenak. Obra nagusiak: Pisia (1935) eta Kimia (1936). Izadiari buruzko lan bat ere idatzi zuen, baina Espainiako Gerra Zibila zela eta, ez zen argitaratua izan.

Erreferentziak