Gabriel Olaizola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gabriel Olaizola

Bizitza
JaiotzaHernani, 1891
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1973 (81/82 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Ahots motabaxua
Musika instrumentuaahotsa

Musicbrainz: 46fb0530-4e65-4681-aafc-8e46f152056d Edit the value on Wikidata

Gabriel Olaizola Gabarain (Hernani, 18911973) gipuzkoar abeslaria (baxua) eta abesbatza-zuzendaria izan zen. Donostian jarri zen bizitzen Sekundino Esnaolak eskatuta eta Donostiako Abesbatzako kide egin zen 1916. urtean. Hasierako emanaldi arrakastatsuek (Beethovenen IX. sinfonia, Usandizagaren Mendi-Mendiyan, Berliozen Faustoren kondenatzea, Brahmsen Requiema) bidea zabaldu zioten eta Europako antzezleku garrantzitsuetan abestu zuen (Lisboa, Milan, Madril, Bartzelona, Napoli, Paris, Montecarlo, Venezia, Marseilla, Palermo). Antzezlekuetatik erretiratu zenean abesbatzak sortu (Donostiako Eusko-Abesbatza,[1] Eresoinka, Schola Cantorum) eta zuzendu zituen. Txalo ugari jaso zituen Eresoinka abesbatzarekin, erbesteko urteetan, Belgika, Frantzia, Holanda eta Ingalaterrako hiriburuetan.

Aurtxoa seaskan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gabriel Olaizolak konposatutako kantuen artean, seguraski ezagunena "Aurtxoa seaskan" deritzona da. Nazioartean ere oso zabaldua, ospearen ospeaz askok uste dute kantu anonimo herrikoia dela.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Eusko-Abesbatza - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
  2. (Gaztelaniaz) j_laespia. (2021-01-07). Aurtxoa Seaskan – de Gabriel Olaizola – Jaio. Esa pulsión transgresora. (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]