Galerako Dama

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Galerako Dama. Arkeologia Museo Nazionala

Galerako Dama Galerako aztarnategian aurkitu zen K. a. V. mendeko iruditxo feniziarra da, 20. hilobian (I. zonan), Afrika iparraldeko Kartago herrian aurkitu zen beste baten antzerakoa Harzuriz egina dago, segur aski Astarte jainkosa irudikatzen duena. Dama, bi esfingeren artean eserita dago, eta bularretan dituen bi zuloetatik ura isurtzen duen ontzi bat eusten du. Irudian, mesopotamiar eragina nabaritzen da bere forma sendoengatik. Aldiz, jantziko eta ileko liraintzeak, egiptoar eraginak adierazten dituzte. Objektu sakratu bezala duen bere izaeragatik, azkenik lurperatua izan arte, zenbait belaunalditan pasa zen hil hatu baten zati bezala.

Eskultura, Espainiako Arkeologia Museo Nazionalean erakusten da.

Galera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galera (antzinako Tutugi), Granadako probintziako herri bat da. Bertatik gertu, Tutugiko iberiar nekropolia (Cerro del Realen) dagoen aztarnategi arkeologiko garrantzitsu bat dago, hilobi mota ezberdinak dituena. Mota hauen artean arruntena, laukizuzen formako ganberaduna da, tumulu zirkular batekin estalia, bertara, pasabide luze baten bidez iristen delarik. Hilobi hauetan, objektu ezberdinak aurkitu dira, apaingarriak, ontzi iberiar eta greziarrak, armak, hil hatuko piezak eta buztin eta harzurizko irudiak kasu. K. a. VI. mendea eta K. a. III. mendearen artean datatuak daude.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]