Eivissako Dama

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ibizako Dama

Eivissako Dama, K. a. III. mendean datatua dagoen 47 zentimetroko altuera duen buztinezko irudi bat da. Puig des Molinseko nekropolian aurkitu zen, Eivissa uhartean, Mediterraneo Itsasoan. Molde baten bidez egina dago, eta, bere atzealdean, barrunbe bat du, ziuraski esekia izateko. Kartagoar jainkosa baten irudikapena da, ziuraski Tanitena, Astarte feniziar jainkosarekin lotua dagoena. Bere jantzi eta bitxietan, apaindura oso aberatsa du.

Puig des Molinseko nekropolian aurkitutako irudi gehienak, jainkosen irudikapenak dira, ia beti greziar artearenak. Izan ere, uste denez, mendeetan zehar, Magna Graeciatik (Antzinaroan Italia hegoaldeko greziar koloniei eman zitzaien izena) ekarpen etniko handia izan zen.

Irudi hau, Espainiako Arkeologia Museo Nazionalean erakusten da, Madrilen.

Beste dama batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]