Galesko Printzerria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Galesko Printzerria
Tywysogaeth Cymru

1216 – 1542
Printzerria eta Monarkia
Flag of Gwynedd.png Arms of Llywelyn.svg
Wales after the Treaty of Montgomery 1267 .svg
Galesko Printzerria 1267 eta 1277artean.

██ Gwynedd, Llywelyn ap Gruffudd's printzipalitatea██ Llywelyn ap Gruffuddek konkistatuko lurrak██ Llywelynen menpekoen lurrak██ Marcher baroien lurrak██ Ingalaterrako erregearen lurrak

Sorrera 1216
Disoluzioa 1542
Hiriburua Abergwyngregyn eta Dolwyddelan
Hizkuntza(k) Galesa
Aurrekoak
Flag of Gwynedd.png Gwyneddeko Erresuma
Flag of Deheubarth.svg Deheubarth
Flag of Powys Fadog.svg Powys Fadog
Flag of Powys.svg Powys Wenwynwyn
Ondorengoa
Ingalaterrako Erresuma Flag of England.svg

Galesko Printzerria (galesez Tywysogaeth Cymru) Galesko Printzeak zuzenean kudeaturiko lurrak hartzen zituen eremua zen. 1216ko Aberdyfiko Kontseiluan sortu zen formalki, eta Worcesterko Tratatuarekin 1218an ofizialki onartu zuen Ingalaterrako koroak. XIII. mendeko Ingalaterra eta Galesko politika zehaztu zen tratatu horretan, biak garai hartan Angevinar Inperioko lurraldeak.

Gaur egungo Galesen bi heren hartzen zituen eta botere nahiko izan zuen. Cyfraith Hyweleko legeak zituzten eta gortean Aberffraw leinua.

Angevinar Inperioaren lurrak baziren ere eta, beraz Ingalaterrako Erregeari leialtasuna zor bazioten ere, de facto independientea zen eta botere guztia bertan kudeatzen zen. John Davies historialaren arabera Gales Angevinar Inperioko lurra zen Eskozia bezain beste.