Garoa (eleberria)

Wikipedia(e)tik
(Garoatik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Garoa artikuluak hona birzuzentzen du. Landarearen inguruko informazioa eskuratzeko, ikus: iratze

Garoa Txomin Agirrek idatzitako eleberria da. Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkarian kapituluka argitaratu zen lehen aldiz, 1907tik 1912rako aleetan, azken lau kapituluak argitaratu gabe utzita. Kresala bezala, hau ere Durangon inprimatu zen, 1912. urtean. Bizkaiko euskaran jarritako Kresalan, itsasoko bizimodua erakusten zaigu; Garoa, berriz, gipuzkeraz idatzi zuen Agirrek, eta nekazaritza munduan girotu.

Eleberrian, ikuspegi soil ohiturazaletik, Oñatiko baserritarrak ageri dira euskal bizimoduaren eredutzat. Joanes, baserritar familia bateko burua, agertzen zaigu euskaldun zintzo eta kristauaren erakusgarri. Kaletar erdaldun eta kanpotarrak, ostera, eleberriko pertsonaia gaiztoak dira.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak