Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria, gaztelaniazko izenaren siglekin (RIEV) ezagunagoa, Eusko Ikaskuntzaren argitalpen nagusia da, Julio Urkixok 1907an sortua. Julio Urkixok zuzendari karguan jarraitu zuen 1936ko gerra piztu arte. 1983an RIEV berriro plazaratu zen, eta orduz geroztik Julio Caro Baroja izan zen zuzendari, 1995ean hil zen arte. Gaur egun, Aingeru Zabala Uriarte da zuzendaria. Seihilabetekaria da, eta Euskal Herriko kulturaz hainbat diziplinatako ideia, joera eta teoria zientifikoen elkartoki eta eztabaidaleku izatea du helburu.[1]

Koldo Mitxelenaren esanetan, Euskal Herriko kulturari buruzko azterlanak era guztietako fantasien eta zoramen guztien babesleku ziren, lehenago zelta kulturari buruzko azterlanak izan ziren bezala; RIEVek lortu zuen —ez lanik gabe— hori atzean utzi eta zientziaren arlora ekartzea.[2]

[aldatu] Erreferentziak

  1. Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkariaren web orria, Eusko Ikaskuntzaren webgunean.
  2. Juan Aguirre Sorondo: «Revista Internacional de Estudios Vascos», Auñamendi Eusko Entziklopedia.

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak