Garro jauregia

Koordenatuak: 42°59′12″N 2°34′07″W / 42.98665°N 2.56868°W / 42.98665; -2.56868
Wikipedia, Entziklopedia askea
Garro jauregia
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Leintz Gatzagako hiri historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaLeintz Gatzaga
Koordenatuak42°59′12″N 2°34′07″W / 42.98665°N 2.56868°W / 42.98665; -2.56868
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVII. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura barrokoa
Ondarea
EJren ondarea1

Garro jauregia Leintz Gatzagan (Gipuzkoan) dagoen jauregi bat da. XVII. mendean eraiki zen estilo barrokoan. Gaur egun Kultur Etxea dago bertan.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santiago eta San Inazio kaleen arteko bidegurutzean kokaturik dago. Oinplano karratua du eta beheko solairuaz gain beste bi solairu ditu. Teilatua lau isuritakoa da. Hareharriz eraikia dago[1].

Aurrealdeari dagokionez, beheko solairuan atari zabala du, dintelduna. Alboetan bi leiho handi daude burdinsarez babesturik. Lehenengo solairuan hiru balkoi daude, bakoitza ate bikoitz bati dagokiolarik. Bi zarpek eusten dute balkoi bakoitza. Bigarren solairuan ere hiru balkoi daude, baina hauek gutxiago ateratzen dira hormatik[1]. Bigarren aurpegiak antzerako itxura du, goiko bi solairuetan balkoiak dituelarik.

Kaleak gurutzatzen diren ertzean armarri handi bat dauka, solairu bien artean. Garro familiaren armarria ageri da bertan, lis loredun gurutzea eta lau otso izkinatan[1].

Kultur Etxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garro jauregia berriztu egin zen eta 1987an Leintz Gatzagako Kultur Etxea ezarri zen bertan. Lehen solairuan 70 metro koadroko azalera duen erakusketa gela dago. Honetaz gain Toki-Eder elkartea, ludoteka, liburutegia eta hainbat batzar gela daude jauregiaren barnean[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]