Gazte Turkoak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ismail Enver, Gazte Turkoen sortzaileetako bat

Gazte Turkoak (turkieraz: Jön Türkler edo Genç Türkler) XX. mendearen hasieran Turkia izandako alderdi nazionalista eta erreformistaren ezizena izan zen. Ofizialki Elkartasun eta Aurrerapenerako Batzordea izena zuen (turkieraz: Ittihad ve Terakki Cemiyeti). Bere kideek Abdul Hamid II.a sultanaren aurkako matxinada egin zuten. Otomandar Inperioaren gaineko kontrola izan zuten 1908tik Lehen Mundu Gerraren amaiera arte, 1908ko azaroan. Euren gobernupean gertatu zen Armeniar Genozidioa, estimazio ezberdinen arabera gutxienez milioi eta erdi armeniar hil ziren garaia. Gazte Turkoek Unibertsitateetako elkarte sekretuetan izan zuten oinarria, kadete militarrekin batera.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gazte Turkoak Aldatu lotura Wikidatan