Gazteak (telesaila)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gazteak
Jatorrizko izena The Young Ones
Sortzaileak Rik Mayall
Lise Mayer
Ben Elton
Alexei Sayle (Materiale gehigarria)
Generoa Komedia
Ekoizlea Erresuma Batua BBC (BBC Two katea)
Partehartzaileak Adrian Edmondson
Rik Mayall
Nigel Planer
Christopher Ryan
Alexei Sayle
Sailaren Britainia Handiko Jatorrizko Emanaldi Datak 1982ko Azaroaren 9a – 1984ko Ekainaren 19a
Euskal Herrian nork bota zuen ETB1 eta ETB2
Atal kopurua 12
Atal bakoitzaren iraupena 35 minutu (gutxi gorabehera)

Gazteak (ingelesez The Young Ones) egoerako komedia generoko britainiar telesaila da. Euskal Herrian Gazteak telesaila ETB1an 1985-1986 urte bitartean bota zen (bigarrengo aldiz ETB2an 1995-1996. urte bitartean). Britainia Handian 1982 eta 1984. urte bitartean bota zuen BBCek. Telesail honek Londoneko ikasle etxebizitza batean bizi diren Scummbag College ("Kakapiloa Unibertsitatea") lau gazte unibertsitarien historia azaltzen digu.

2009. urtean ETB3 kateak Gazteak telesaila laister berriz botako duela iragarri berri du. Gazteak laister ETB3an. Ikus telebistako iragarkia hemen

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telesailak bere jatorria 70. hamarkada amaiera eta 80. hamarkada hasierako londondar klubetako zirkuitoan du. Sayle zirkuito honetako aktore oparoenetako da. Era berean, Adrian Edmondson eta Rik Mayall aktoreak unibertsitatean ezagutu berriak ziren, 20th Century Coyote ("XX. Mendeko Koiotea") antzezlanean elkarlanean ibili zirelarik (Azken honek Gazteak telesailan baino eszena oldarkor eta basatiagoak zituen). Bitartean, Nigel Planer aktoreak Peter Richardsonekin batera The Other Limits ("Beste Mugak") antzezlanean hippiearen papera antzezten zuen.

Piskanaka-piskanaka, antzezlan eta ikuskizun hauek entzutea irabazten hasi ziren, ondorioz aktoreak euren artean ezagutu eta elkarlanean hasi ziren. Beren ospeak Channel 4 ingelera kateko Jeremy Isaacs saioan agertzeko aukera eman zien, ondorioz The Comic Strip Presents telesailean agertu zirelarik. BBC kateak eurengan potentzial baliagarri bikaina ikusi zuen, hortaz eurekin eta Paul Jackson ekoizlearekin batera The Comic Strip Presents moduko telesail bat sortzeko negoziatzen hasi ziren. Rik Mayallek paraleloki telesail hau eta Lisa Mayer telesailak idatzi zituen, hasiera batean BBC katearekin zenbait hika-mika ere egon ziren, honek Ben Eltonen sarrera ekarriko zuen. Amaitzeko telesaila The Young Ones izenburupean kaleratu zen eta berehala nazioarteko arrakasta eta aintza bereganatu zituen.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Neil Pye
    • Nigel Planer aktoreak antzeztua
    • Scumbag College unibertsitateko Bakearen Aldeko Ikasketen ikaslea.
    • Itxura eta estetika hippya du, Neil klinikoki deprimitu eta lur jota dagoen bakezalea da, gainera, landarezalea da eta logabezia jasaten du.
  • Rick
    • Rik Mayall aktoreak antzeztua
    • Scumbag Collegeko Soziologia eta Etxe-Zientzietako ikaslea da.
    • Anarkista, feminista, erreakzionario eta herriaren olerkaria da (azken hau berak dioena da). Rick zeharo hipokrita da, berekoia, egozentrikoa eta Cliff Richard zalea. Etengabe bere etxebizitzako adiskideen arreta lortzen saiatuko da, bere ohiko adimen gabeziarekin. Neskekin erlazioak izateko arazo handiak erakusten ditu. Haserretu eta eztabaida batean erantzunik gabe gelditzen denean bere oihu ohiko eta gustokoena "Faxista!!!" izaten da.
  • Vyvyan
    • Adrian Edmondson aktoreak antzeztua.
    • Scumbag Collegeko Medikuntza ikaslea da.
    • Aita ezezagunekoa, bere izen osoa Vyvyan Sasikume edo Vyvyan Basterd da, oldarkeri eta basakeriarekin obsesionatua dagoen punk bat da, betiere inguratzen duen edozer gauza apurtzeko prest, bereziki Rick edo Neil jabetzak. Beti Very Metal lelodun larruzko-jaka bat darama, nahiz eta itxura basatia eduki oso pertsonai gizartekoi eta sortzailea da.
  • Mike The Coolperson, ("Mike Ezinhobea")
    • Christopher Ryan aktoreak antzeztua.
    • Scumbag Collegeko Zuzenbide ikaslea.
    • Mike taldeko buru edo liderretzat har daiteke. Buruharro xamarra da eta beti neskekin duen (benetan ez duen) arrakastaz harropuzkerietan ibili ohi da. Plastikosko neska erotikoekin lo egin ohi du eta beti behar den edonor erosteko joera du, bereziki gainditu beharreko ikasgai eta maisuak.

Balowski Familiako hainbat senide

    • Denak Alexei Sayle aktoreak antzezten ditu.
    • Balowsky Familiako senideen pertsonai ugari agertzen dira: banpiroa, hitzaile eroa, ikasleak ostatu hartu duten etxebizitzako nagusia, etab. Lehenengo Munduan bizi ahal izateko komunismotik ihes egin duten sobietar jatorriko iheslariak izan ohi dira.
  • Istiluen Aurkako Brigada
    • Pelutxezko hartzatxoaren panpina
    • Vyvyanen hamsterra, honen ohitura atal bakoitzean modu basatian hiltzea da.

Telesailako agerpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktore gonbidatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]