Gehry Tower
Gehry Tower | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Alemania |
Alemaniako estatua | Saxonia Beherea |
Saxonia Behereko barruti | Hannover eskualdea |
Hiria | Hannover |
City district of Hanover | Mitte |
Koordenatuak | 52°22′29″N 9°43′50″E / 52.3747°N 9.73065°E |
Komisarioa | üstra (en) |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Frank Gehry |
Gehry Tower Hannoveren, Alemanian, Frank Gehry arkitekto kanadiarrak eraikitako bederatzi solairuko eraikina da. Hiriaren eraikin ezagunetariko bat da.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eraikuntza 1999. urtean hasi zen eta inaugurazioa 2001ko ekainaren 28an ospatu zen. Eraikuntza Hannoverreko Garraioen Zerbitzuak bultzau zuen, Üstra Hannoversche Verkehrsbetriebe konpainia alegia. Aurretik Gehryk konpainia berarentzat bus geltoki bat diseinatu zuen. Gehry Towerren obrak 8,5 milioi marko balio izan zuen.[1]
Eraikin osoa Altzairu herdoilgaitzez estalia dago. Frank Gehryren lantean ohikoa denez, hemen ere egitura bihurrituak ikus ditzakegu; horretako XX. mende amaierako teknologia aurreratuena erabili zen.[2]