Saxonia Beherea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Saxonia Beherea
Niedersachsen

Saxonia Behereko bandera
Bandera
Saxonia Behereko armarria
Armarria
Herrialdea AlemaniaAlemania
Hiriburua Hannover
Koordenatuak 52°45′N 9°23′E / 52.750°N 9.383°E / 52.750; 9.383Koordenatuak: 52°45′N 9°23′E / 52.750°N 9.383°E / 52.750; 9.383
Eremua 47.624 km²
Biztanleria 7.918.293 (2010)
Dentsitatea 168 bizt / km²
Deutschland Lage von Niedersachsen.svg
Land burua David McAllister (CDU)
Bozak Bundesraten 6 (69tik)
ISO 3166-2 DE-NI
www.niedersachsen.de


Saxonia Beherea Alemaniako ipar-mendebaleko land edo estatu bat da. Hannover du hiriburu. 1946. urtean eratu zen, Hannover, Brunswick, Oldenburg eta Schaumburg-Lippe lurraldeak batu ondoren. 47.624 km2 ditu, eta 7.918.293 biztanle zituen 2010ean. Hiri nagusiak Braunschweig, Göttingen, Oldenburg, Osnabrück, Salzgitter eta Wilhelmshaven dira. Behe-alemanaz mintzo dira bertako biztanleak oro har, eta frisieraz Frisia aldean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saxonia Beherea lurralde laua da, Ipar Alemania bezalakoa. Frisiako kostaldean polderrak daude, itsasoari irabazitako lurraldeak. Mendi apal batzuk daude hegoaldean (Teutoburger Wald, Weser-ko mendiak eta Harz mendiak). Elba, Ems, Hunte eta Aller dira ibai nagusiak. Klima aldaketa bortitzik ez da, neguak hotz samarrak dira eta udak epelak; euria, 600-900 mm batez beste urtean.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemaniako estatu federalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioartekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parke Nazionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako hauek dira Saxonia Behereko hiri nagusiak. Biztanleriaren datuak 2010eko abenduaren 31koak dira.

  1. Hannover (522.686 biztanle)
  2. Brunswick (248.867 biztanle)
  3. Osnabrück (164.119 biztanle)
  4. Oldenburg (162.173 biztanle)
  5. Wolfsburg (121.451 biztanle)
  6. Göttingen (121.060 biztanle)
  7. Hildesheim (102.794 biztanle)
  8. Salzgitter (102.394 biztanle)
  9. Wilhelmshaven (81.324 biztanle)
  10. Delmenhorst (74.361 biztanle)
  11. Lüneburg (72.983 biztanle)
  12. Hamelin (57.771 biztanle)
  13. Emden (51.616 biztanle)

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza garrantzitsua da (garia, oloa, garagarra, patata; behi azienda eta esnekiak). Garraio sarea ongi hornitua dago; burdinbideez eta errepideez gainera, berebiziko garrantzia dute ibaiek eta ubideek (Mittelland eta Dormunt-Ems ubideek bereziki), haietatik bideratzen baita Ipar Itsasorako garraioaren parte handi bat. Weser eta Elba ibaiak ontzitarako dira kilometro askotan, eta munta handiko portuak dira Wilhelmshaven, Emden, Nordenham eta Brake. Hannoverren da nazioarteko aireportu handiena.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013ko urtarrilaren 20an izan ziren Saxonia Behereko parlamenturako azken hauteskundeak. CDU alderdi eskuindarrak irabazi zituen, baina aurreko legegintzaldian FDPrekin izandako gobernu koalizioak ez zuen gehiengo absoluturik lortu. Hala, Stephan Weil sozialdemokratak (SPD) osatuko du gobernua, berdeekin koalizioan.

Honako hauek izan ziren hauteskundeetako emaitzak:

Alderdia Bozken ehunekoak Diputatuak
Alemaniako Batasun Demokrata Kristaua (CDU)  % 36 54
Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata (SPD)  % 32,6 49
90 Aliantza/Berdeak  % 13,7 20
Alderdi Demokratiko Askea (FDP)  % 9,9 14
Ezkerra (Die Linke)  % 3'1 0
Gainontzeko alderdiak  % 4,7 0

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saxonia Behereko administrazio barrutiak.

Landa barrutiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

38 landa barruti (Landkreis) ditu:

Hiri barrutiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badaude 8 hiri barruti ere:

  1. Brunswick
  2. Delmenhorst
  3. Emden
  4. Oldenburg
  5. Osnabrück
  6. Salzgitter
  7. Wilhelmshaven
  8. Wolfsburg

Pertsona ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
[/w/index.php?title=Commons:Azala&uselang=eu Commons]en fitxategi gehiago dago honi buruz:
[/w/index.php?title=Commons:Niedersachsen&uselang=eu Saxonia Beherea]