Frank Gehry

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gehryren lanik ezagunena: Bilboko Guggenheim Museoa
Marques de Riscal upategi eta hotela, Eltziegon
Pritzker Pabilioia
Etxe dantzaria (Ginger eta Fred edo Drunked House), Praga

Frank Owen Gehry, Ephraim Goldberg izenez jaioa (Toronto, Kanada, 1929ko otsailaren 28a -) arkitektoa da, eskultura itxurako arkitektura proiektatzeagatik ezaguna. Haren egitura kurbo eta bihurrituak, askotan metal islatzailez estaliak, oso ezagunak egin dira Euskal Herrian Bilboko Guggenheim Museoa eraiki zuenetik eta amaitu berri duen Eltziegoko Marques de Riscal'’ upategiengatik.

Kanadako Toronton jaioa familia judu baten senean, Gehry Kaliforniara joan zen 17 urte zituela, eta bertan Los Angeles hirian ikasi eta arkitektura ikasketak egin zituen. Gero, hirigintza ikasi zuen Harvardeko Diseinu Eskolan. Estatu Batuetako herritar bihurtu zen eta orain Los Angelesen bizi da. Azken urte hauetan, Gehry hedabideetako ikono bihurtu da, haren eraikinak, bere etxe pribatua barne, mundu guztiko turisten jomuga bihurtuz.

Gehryren estiloa Modernismo berantiarretik eratorria da, dekonstruktibistatzat joz haren egituren bihurritasun eta mugimenduak. Modernismo goiztiarra ez bezala, dekonstruktibismoak ez du adierazten gizarte ideia zehatzik (abiadura edo formen unibertsaltasuna kasu) eta ez du islatzen Modernismoaren axioma nagusia: formak funtzioa jarraitzen du. Dekonstruktibismoa, Gehryk asko garatu eta findu duena, Santa Monicako Arkitektura Eskola izenarekin ere ezagutzen da.

2005ean haren laguna Sidney Pollack zine-zuzendariak Sketches of Frank Gehry izeneko dokumentala egin zuen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduan (eraikiak)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Erakusketa Zentroa (‘’Exhibit Center’’), Merriweather Pabilioia eta Rouse Company Egoitza Nagusia, Columbia, Maryland, AEB (1974)
  • Loiola Lege Eskola (‘’Loiola Law School‘’), Los Angeles, Kalifornia, AEB (hainbat eraikin, 1978-2002) [2]
  • Santa Monica Place, Santa Monica, Kalifornia, AEB (1980)
  • Edgemar Saltokia, Santa Monica, Kalifornia, AEB (1984)
  • Chiat/Day Eraikina, Venice, Kalifornia, AEB (1985-1991)
  • Vitra Deseinu Museoa, Weil am Rhein, Alemania (1989)
  • Frederick Weisman Arte Museoa, Minneapolis, Minnesota, AEB (1990) [3]
  • Iowa Advanced Technology Laboratories, Iowa, AEB (1987-1992) [4]
  • Ikus Arteentzako Zentroa (‘’Center for the Visual Arts’’), Toledo, Ohio, AEB (1993) [5]
  • Amerikar Zentroa, Paris, Frantzia (1994) [6]
  • Etxe dantzaria (Ginger eta Fred), Praga, Txekia (1995) [7], [8], [9]
  • Der Neue Zollhof, Düsseldorf, Alemania (1999) [10]
  • Vontz Zentroa Ikasketa Molekularrentzat, Cincinnati, Ohio, AEB (1999) [11]
  • DG Bank eraikina, Pariser Platz, Berlin, Alemania (2000)
  • Experience Music Project, Seattle, Washington, AEB (2000)
  • Gehry Dorrea, Hanover, Alemania (2001)
  • Issey Miyake denda, New York, AEB (2001)
  • Peter B. Lewis eraikina, Cleveland, Ohio, AEB (2002) [12] [13]
  • Richard B. Fisher Center for the Performing Arts, Annandale-on-Hudson, New York, AEB (2003) [14] [15]
  • Maggie's zentroa, Dundee, Eskozia (2003) [16]
  • Walt Disney Kontzertu Aretoa, Los Angeles, California, AEB (2003)
  • Ray eta Maria Stata Zentroa, Massachusetts Institute of Technology, Cambridge, Massachusetts, AEB (2004) [17]
  • Pritzker Pabilioia, Chicago, Illinois, AEB (2004) [18]
  • MARTa, Herford, Alemania (2005)
  • IAC/InterActiveCorp West Coast Headquarters, West Hollywood, Kalifornia, AEB (2005)

Munduan (eraikitzen)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ontarioko Arte Galeriaren berriztapena, Toronto, Kanada (2004)
  • Tolerantziaren Museoa, Jerusalem, Israel (2008an amaitzeko) [19]
  • Zientzia Liburutegia, Princeton Unibertsitatea [20]
  • Ohr-O'Keefe Museoa, Biloxi, Mississippi, AEB (2005an irekia; eraikin guztiak 2007ko amaituak) [21]
  • Panamako Bioaniztasunaren Bizi Zubi Museoa (‘’Bridge of Life Museum of Biodiversity’’), Panama
  • Inter-Active Corp. Egoitza Nagusia, New York

[22]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Arnold W. Brunner Memorial Prize in Architecture, American Academy of Arts and Letters (1977)
  • Pritzker saria (1989)
  • Wolf Saria (Arkitekturan), Wolf Fundazioa (1992)
  • Praemium Imperiale Award for Architecture, Japan Art Association (1992)
  • Dorothy and Lillian Gish saria (1994)
  • National Medal of Arts (AEB) (1998)
  • Friedrich Kiesler saria (1998)
  • AIA Urrezko Domina, American Institute of Architects (AEB) (1999)
  • Urrezko Domina, Royal Institute of British Architects (2000)
  • Gold Medal for Architecture, American Academy of Arts and Letters (2002)
  • Companion of the Order of Canada (2002)

Irudi gehiago[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurrengo irudiak Gehryren eraikinenak dira.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frank Gehry Aldatu lotura Wikidatan