Gemma Orobengoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gemma Orobengoa
Bizitza
JaiotzaArrasate, 1985 (38/39 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria

Facebook: gemma.orobengoahernandez Edit the value on Wikidata

Gemma Orobengoa Hernández (Arrasate, Gipuzkoa, 1985) argazkilaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazkilaritza betidanik izan du gustuko. Afizioa izan zen hasieran. Argazkilaritzari esker, atzera buelta egiteko aukera aurkitzen du. Lehen jaunartzea egitean oparitu zioten lehen argazki kamera.

Ama izan zen lehen aldian, ez zuen sentitzen argazkiak ateratzeko premiarik. Halere, konturatu zen umea egun batetik bestera asko handitzen zela eta lehen uneak ahaztu egiten zituela. Kamera hartu zuen, momentu horiek ez ahazteko beharra baitzuen. Ana Cruz eta David Rieri argazkilariekin ere ikasi zuen, eta, momentuak islatzen hasi zen. Azkenean, afizioa lan bihurtu zen.

Familia argazkilaria da. Haurdunaldiko, jaioberrien eta familien argazkiak egiten ditu. Umea eta gurasoak agertzen diren argazkiak ere ateratzen ditu. Halere, zeresana eman eta emakumea ikusgai egiten duten proiektuetan lan egiten jarraitzeko gogoa du.[1]

Argazkiekin sentimenduak sortzea dugu helburu.

Erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2019an Gasteizko Artgia Sorgune aretoan bodypainting teknika erabiliz Nik Squash-eko jokalarien erretratuak jarri zituen ikusgai, emakumea kirolean ikusarazteko proiektu artistikoa.[2]Emakumea, kirola eta artea uztartu zituen Sandra Estarronarekin batera antolatutako erakusketan.[3][4]Besteak beste, Katherine Switzer-en, maratoi batean parte hartu zuen lehen emakumearen argazkia egon zen ikusgai.[5] gu ondo ikusteko, ez gu gure burua ondo ikusteko», aipatu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Kortabarria, Amaia Ramirez de Okariz. ««Argazkiekin sentimenduak sortzea dugu helburu»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-25).
  2. «Fotografía sobre 'bodypainting'» El Diario Vasco 2019-01-25 (Noiz kontsultatua: 2023-01-25).
  3. «Gemma Orobengoaren erakusketarekin abiatu du 2019. urtea ARTgiak, emakume kirolarien lana ikusarazteko» Hala Bedi (Noiz kontsultatua: 2023-01-25).
  4. Larretxi, Carlos González Alex. (2019-01-19). «En su piel» Diario de Noticias de Álava (Noiz kontsultatua: 2023-01-25).
  5. SA, Baigorri Argitaletxea. (2019-01-28). «Pintura eta argazkia, emakume kirolariak nabarmentzeko» GARA (Noiz kontsultatua: 2023-01-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]