Gemma Pasqual i Escrivà

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gemma Pasqual i Escrivà

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGemma Pasqual i Escrivà
JaiotzaAlmoines eta Valentzia, 1967 (56/57 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jardueraksystems analyst (en) Itzuli eta idazlea
Enplegatzailea(k)IBM
Jasotako sariak
KidetzaReal Academia Española

Gemma Pasqual Escrivà (Almoines, Valentzia; 1967) katalanez argitaratzen duen idazlea da. Batez ere gazteentzako edo haurrentzako eleberriak idatzi ditu, horien artean Marina eta Et recorde, Amanda.

2013az geroztik, Kataluniako Idazleen Elkarteko lehendakariordea da Valentziako Erkidegoan, eta 2015az geroztik, Valentziako Kultur Ekintzakoa.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Almoinesen jaio zen, 1967an. Sei urte zituela Gandiara joan zen eta han Eskolapietan ikasi zuen. Hamalau urterekin hiriz aldatu zen berriro, oraingoan hiriburura, Valentziara, gurasoek aukeratua. Han Enpresa Administrazioko goi mailako teknikari ikasketak egin zituen Artisauen Eskolan. Kazetaria izan nahi zuen arren, programazioa ikasi zuen eta sistemen analista egin zen IBM enpresan.

Lankidetzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gemma Pasqual i Escrivà literaturan espezializaturiko hainbat aldizkaritan aritu da lanean, hala nola CLIJ (Cuadernos de Literatura Infantil y Joven), Marcha Popular Fallera aldizkaria, Literaturas aldizkaria eta Caracteres aldizkaria, eta La rendija. Gainera, Kataluniar Hizkuntzako Idazleen Elkarteko Batzordeko kidea da, Kataluniako Letren Erakundeko Gobernu Batzordeko kidea, Kataluniako Letren Erakundeko Kontseilu Aholkuemaileko kidea, Kataluniako PEN elkarteko kidea eta Fundación Exitosako patroia.

Hainbat kultur zentrotan ere izan da hizlari, eta kulturaren munduko pertsonaiei buruzko solasaldietan parte hartu du, hala nola Maria Mercè Marçal, Joan Fuster eta Pau Casals. Bestalde, ibilbide luzea egin du institutu eta eskoletako irakurzaletasunean. Irakasleekin ere egin du lan; adibidez, Valentziako Sant Pius V.eko Arte Ederren Museoan eman zuen «Sormen plastikoaren garapena testuen idazketaren bidez» irakasleentzako prestakuntza-ikastaroan.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1998 – Una setmana tirant de rock ('Astebete rockari tiraka') Alfaguara/Voramar argitaletxea. ISBN 13: π8194-195-1. ISBN 10: 84-8194-195-6
  • 2001 – Marina. Arg. Alfaguara/Voramar. ISBN 13: π8194-515-7. ISBN 10: 84-8194-515-3
  • 2002 – Et recorde, Amanda ('Gogoratzen zaitut, Amanda'). Arg. Alfaguara/Voramar. ISBN 13: π8194-679-6. ISBN 10: 84-8194-679-6
  • 2003 – Gènova, “città chius@” ('Genoa, "città chius@"). Arg. Alfaguara/Voramar. ISBN 13: π8194-877-6. ISBN 10: 84-8194-877-2
  • 2004 – L’ultim vaixell (Azken itsasontzia'). Arg. Alfaguara/Voramar. ISBN 13: π8194-927-8. ISBN 10: 84-8194-927-2
  • 2005 – La màgia del temps ('Denboraren magia'). Arg. Alfaguara/Voramar - 2005. ISBN 13: π8194-002-2. ISBN 10: 84-8194-002-X
  • 2005 – Quan deixàvem de ser infants. Vicent Andrés Estellés des del fons de la memòria (Ume izateari uzten genionean. Vicent Andrés Estellés memoriaren hondotik'). Arg. Barcanova. ISBN 13: ά489-1796-8. ISBN 10: 84-489-1796-0
  • 2006 –La fàbrica (Fabrika). Arg. Alfaguara/Voramar. ISBN 13: ά9807-004-0. ISBN 10: 84-9807-004-X.
  • 2006 – Les aventures de Roger lo Pelat ('Roger lo Pelaten abenturak'). Arg. Barcanova. ISBN 13: π489-1967-2. ISBN 10: 84-489-1967-X
  • 2007 – Anatomia d’un assassinat ('Anatomía de un asesinato'). Arg. Periferikoa ISBN 13: π934847-4. ISBN 10: 84-934847-6
  • 2008 – Llàgrimes sobre Bagdad ('Bagdadeko malkoak'). Arg. Barcanova - 2008. ISBN 13: ά489-2363-1.
  • 2008 – La Mosca, assetjament a les aules ('Eulia, jazarpena ikasgeletan'). Arg. Periferikoa ISBN 13: π935498-7-9
  • 2014 – Xènia, tens un WhatsApp ('Xenia, WhatsApp bat duzu'). Arg. Barcanova - 2014. ISBN 13: 9788448930820. ISBN 10: 8448930820 eta Xeniaren 2 liburu gehiago[2]
  • 2019 - Viure perillosament ('Modu arriskutsuan bizitzea'). Arg. Comanegra - 2019. ISBN 13: ά18022-08-1. ISBN 10: 9788418022081[3][4]

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eta hiltzea, nonbait, idazteari uztea izango da.[5]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gazte Literaturako Samaruc 2002 Saria, Marina lanagatik.
  • Gazte Literaturako 2003ko Samaruc Saria, Et recorde, Amanda lanagatik ('Gogoratzen zaitut, Amanda').
  • Crevillenteko Jaume I saria, herrialdeko (2003) gazte-literaturaren garapenean egindako lanagatik.
  • 6. Letren Saria, Premis Club-en barruan, Marxa 2003 nostrari ('Club a nuestro Marcha').
  • Gazte Literaturako 2005eko Samaruc Saria, L'ultim vaixell ('Azken itsasontzia') lanagatik.
  • Gazteentzako Literaturako Benvingut Oliver 2007 saria, La Mosca, assetjament a les aules ('Eulia, jazarpena ikasgeletan') lanagatik.
  • Gazte Literaturako 2007ko Barcanova saria, Llàgrimes sobre Bagdadlanagatik ('Bagdadeko malkoak').
  • 2008ko Gazteentzako Narratiba Mallorcako Saria, La Relativitat d'anomenar-se Albert ('Albert Neve deitzearen erlatibitatea') lanagatik.
  • 2015eko Haur eta Gazte Literaturako Samaruc saria, La rosa de paper lanagatik[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Un tast de... ‘Like. Blau’, de Gemma Pasqual» El Punt Aviu 13 de julio de 2020.
  2. «Gemma Pasqual: “Las nuevas tecnologías son muy útiles”» La Vanguardia 17 de noviembre de 2020.
  3. Camps, Magí. (6 de noviembre de 2020). «Manuel Baixauli, premio Llibreter con ‘Ignot’» La Vanguardia.
  4. Gaillard, Valèria. (5 de noviembre de 2019). «“Al segle XXI encara maten les dones arreu”» Llegim.
  5. Escriva, Gemma Pasqual i. «Eta hiltzea, nonbait, idazteari uztea izango da» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  6. «Gemma Pasqual gana el premio Samaruc al mejor libro de literatura infantil» El Periodic 9 de junio de 2015.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]