Real Academia Española

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Akademiaren egoitza.

Real Academia Española edo RAE (euskaraz: Espainiako Errege Akademia) gaztelania arautzen duen erakundea da, 1713an ilustratuen talde batek sortua, Juan Manuel Fernández Pachecoren zuzendaritzapean, Académie françaisek hasitako bideari jarraituz. Egoitza Madrilen du. Gaztelaniaz hitz egiten duten beste 21 herrialdeetako akademiekin batera, Asociación de Academias de la Lengua Española izeneko elkartea eratu du. Bere arauak hainbat argitalpenetan jaso ditu, nagusiak hauek izanik: Diccionario de la Real Academia Española hiztegia, Ortografía ortografia liburua eta Nueva gramática gramatika liburua. Argitalpen horiek neurri handi batean diru publikoarekin finantzatu dira, baina haien edukia ez da lizentzia librearekin eskaintzen;[1][2] gainera, lan horietako edukiaren zati handi bat hizkuntzako hainbat adituren obretatik hartu duen arren, RAEk bere lanetan ez du iturrien bibliografiarik argitaratzen.[3]

RAEk goiburu hau du: «Limpia, fija y da esplendor» (euskaraz: Garbitzen, finkatzen eta distira ematen du).

Akademikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatutuak

Akademikoak bizitza osoko eserlekua dute eta letraz antolatzen dira. Hona hemen zerrenda:

(eserlekua) Izen-deiturak (sarrera urtea)

Hautatuak baina kargua zin egin ez dutenak

Eserleku hutsak

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Diccionario de la lengua española (Hiztegia. Lehenengo edizioa: 1780)
  • Ortografía de la lengua española (Ortografia. Lehenengo edizioa: 1741)
  • Gramática de la lengua española (Gramatika. Lehenengo edizioa: 1771)
  • Diccionario panhispánico de dudas (Hiztegia. Lehenengo edizioa: 2005).
  • Diccionario del estudiante (Hiztegia. Lehenengo edizioa: 2005)
  • Nuevo Tesoro Lexicográfico del Español' (Lexikografia. Edizioa: 2007)
  • Diccionario de autoridades (Hiztegia. Edizioa: 1726-1739)
  • Léxico hispánico primitivo. Siglos VIII - XII (Lexikografia historikoa. Edizioa: 1976)
  • Diccionario manual e ilustrado de la lengua española (Hiztegia. Lehenengo edizioa: 1927)
  • Boletín de la Real Academia Española (Boletina. Lehenengo alea: 1914).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Real Academia Española Aldatu lotura Wikidatan