Gendun Drup

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1. Dalai Lama

Gendun Drup edo Gyalwa Gendun Drubpa (tibeteraz དྒེ་འདུན་འགྲུབ་ , wyliez Dge-‘dun ‘Grub, pinyin tibetarrez Gêdün Chub, txineraz 根敦珠巴), (1391-1474) lehen Dalai Lama izan zen. Bere jaiotza izena Pema Dorje izan zen (wyliez Pad-ma Rdo-rje) eta Tsongkhaparen ikaslea izan zen.

Ikuilu batean jaio zen, tribu nomada batean. Jaio zen eguneko gauean, gaizkile batzuek, bera zegoen kanpamendua eraso zuten, eta guztiak ihesean irten ziren, jaio berria sastraka batzuen artean utziz. Esaten dutenez, hurrengo egunean, bele batek babesten zuen beste hegazti harrapari batzuen erasotik, eta bele hori Mahakala izango zela, Avalokiteshvararen forma hegoduna, Errukiaren Buda.

Artzain bezala hezia izan zen zazpi urte bete zituen arte. Ondoren, Nartangeko monasteriora joan zen, eta eskolastikorik estimatuenetako bat izatera iritsi zen bere bizitzaren erdialde inguruan.

Bere testu garrantzitsuenetako batzuk, honako hauek dira:

  • Eguzkia Askatasunaren Bidean: iruzkina Abhidharma-koshan
  • Gaizkiaren indarrak suntsitzea: Siddharta Gautamaren bizitza eta ekintzei buruzko olerki epikoa
  • Ekialdeko mendi elurtuaren kantua: Je Tsongkhapari eskainitako olerkia
  • Olerkia Khadiravani Tārā beneragarriari: Tārā jainkosari omenaldia

Bere itzultzaile ospetsuenetako bat, Glenn Mullin izan zen.


Aurrekoa
Bodhisattva Avalokiteshvara
(Dalai Lamen hasiera)
Dalai Lama
1391-1474
Ondorengoa
Gendun Gyatso
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gendun Drup Aldatu lotura Wikidatan