Genero-trantsizioaren debekuaren legea (Errusia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Genero-trantsizioaren debekuaren legea
Motalegegintza
Honen parte daLGBT rights opposition (en) Itzuli
PromulgatzeErrusiako Federazioko Biltzar Federala
Argumentu nagusiatransgenero
HerrialdeaErrusia
Nongo eskumenen mendeErrusia

Lan osoa eskuragarrisozd.duma.gov.ru…

Genero-trantsizioaren debekuaren legea (errusieraz: Закон о запрете трансгендерного переходаtranslit.: Zakon o zaprete transgendernogo perekhoda)[1] Errusiako lege bat da. Estatu-Dumak dekretuz agindu zuen 2023ko uztailaren 14an[2], ondoren, Biltzar Federalak onartu zuen 2023ko uztailaren 19an[3] eta Vladimir Putin presidenteak sinatu ostean[4] sartu zen indarrean 2023ko uztailaren 24an[5].

Legea gogor kritikatzen dute giza eskubideen aldeko ekintzaileek, LGBT ekintzaileek eta medikuek; Human Rights Watch erakundeak giza eskubideak urratzen dituela dio. Nazioartean onartutako arreta estandarretan sartutako esku-hartze medikoak debekatzen ditu. Haur intersexualei ebakuntza kirurgikoak egiteko eskubidea ere ematen du haien baimenik eta behar medikorik gabe[6].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1997an, genero-trantsizioa onartu zen Errusian. 2023ko apirilean, Konstantin Txuitxenko Justizia ministroa izan zen genero-trantsizioaren debekuaren alde egin zuen lehena[7].

Human Rights Watch giza eskubideen aldeko erakundeak legea Errusiako agintariek egindako LGBT pertsonen eskubideen aurkako erasoaren jarraipena dela dio. Horrela, 2022ko irailean, San Petersburgoko Vasileostrovski auzitegiak legez kanpokotzat jo zuen transgenero gaiei buruzko argitalpenak sare sozialetan zabaltzea, eta urte bereko abenduan, Estatu-Dumak «LGBT propaganda» debekatzen zuen legea zabaldu zuen[6].

Jatorrizko bertsioan, lege-aurreproiektuak genero-trantsiziorako laguntza medikoa eta genero-marka aldatzea debekatzen zuen[8]. Kritikei erantzunez, gogortu egin zuten:

  • Legeak pasaporteko genero-marka aldatzea debekatzen du.
  • «Beste sexuaren lehen edo bigarren mailako sexu-ezaugarriak sortzearekin lotutako esku-hartze medikoak» debekatzen ditu, «haurren sexu-organoen eraketa urraketarekin lotutako gaixotasun genetikoak eta endokrinoak tratamenduarekin lotutakoak» izan ezik[7].
  • Pertsona transgeneroen ezkontzak baliogabetzen ditu.
  • Pertsona transgeneroei haurrak adoptatzeko eskubidea kentzen die.

Gainera, haur intersexualei ebakuntzak egiteko eskubidea ematen du haien baimenik gabe, nahiz eta horrek, oro har, ez den mediku aldetik beharrezkoa, eta haurren osasun fisiko eta psikikorako arriskuak dituen[6].

Ukrainako inbasioaren testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kazetariek zioten 2022an Errusiako diputatu eta funtzionarioek maiz adierazi zutela Errusiak Ukrainako inbasioa egiten ez ezik, «mendebaldeko balioen aurka borrokatzen» ere jarraitzen zuela[9].

2023ko maiatzean, Aleksandr Bastrykin Errusiako Ikerketa Batzordeko buruak mobilizazioa dela eta dokumentuetan «sexu aldaketa» egiten omen zutenei «iruzurra» eta «[Errusiaren] defentsa gaitasuna urratzea» leporatu zien[10].

«LGBT propagandaren debekua» eta «sexu-aldaketaren propagandaren» aurkako borroka bezalako neurriek, Errusiako agintarien ustez, «munduko ordena berria»-ren aurkako borrokan lagundu behar dute[9]. Errusiako diputatuek homosexualitatea, transexualitatea eta pedofilia maiz jartzen dituzte zerrenda batean[11]. Viatxeslav Volodin Estatu-Dumako presidenteak horrela dio: «Errusia da gaur egun Estatu Batuetan eta Europan gertatzen ari denaren aurka dagoen eta familia eta balio tradizionalak zaintzeko dena egiten duen herrialde bakarra»[12].

Piotr Tolstoi Estatu-Dumako presidenteordeak, genero-trantsizioa debekatzeko lege-aurreproiektua eztabaidatzerakoan, hori esan zuen: «Hau ez da Estatu-Dumaren beste ekimen debeku bat, nazio-interesak babesteko beste urrats bat baizik. Onartzen dugu "operazio militar berezia" hasi zenetik Errusia aldatu egin delako. Eta gaur egun gure herrialdea armekin defenditzen duten mutil horiek, beste herrialde batera itzuli behar dira»[11].

Kritika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lege-aurreproiektua aztertzerakoan, pertsona transgeneroekin lan egiten duten medikuek eta abokatuek kritikatu zuten. Zuzenketen aurkakoek adierazi dutenez, debeku hau «transsexualismoaren diagnostiko medikoa duten pertsonei arreta medikorako sarbidea gabetzea eta diskriminazioa du helburu, eta, gainera, ez du nahikoa froga oinarririk»[7].

Ksenia Mikhailova Vykhod LGBT erakundeko abokatuaren arabera, lege hau «beharrezkoa da estatuak herritarren bizitza pribatuan are gehiago esku hartzeko eta gaur egungo erregimena indartzeko»[9].

Igor Kotxetkov Errusiako LGBT Sarearen sortzaileetako batek hori esan zuen: «Homofobia eta transfobia politikoaz ari gara, helburu politiko zehatzak lortzeko erabiltzen dena. Haien [Errusiar agintarien] legitimitateak justifikazio ideologiko bat behar du». Aldaezintasuna justifikatzeko, Errusiako agintariak «balio tradizional»-en aldeko borrokaren ideia erabiltzen eta Mendebaldeko herrialdeetako etsaiaren irudia sortzen hasi zirela ere esan zuen[11].

Giza eskubideen aldeko ekintzaileek iradokitzen dute legeak sexua berresleitzeko ebakuntzetarako legez kanpoko merkatu bat agertzea eta sendagai hormonalak medikuen errezetarik eta kontrolarik gabe erabiltzea ekar dezakeela[11].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema, Euskaltzaindiaren 156. araua.
  2. (Errusieraz) «Система анализа результатов голосований на заседаниях Государственной Думы» Государственная Дума jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-07-26) (Noiz kontsultatua: 2023-08-06).
  3. (Errusieraz) Егорова, Валентина. «Совфед поддержал закон о запрете смены пола» Rg.ru 2023-07-19 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-07-26) (Noiz kontsultatua: 2023-07-21).
  4. (Errusieraz) «Путин утвердил запрет на "смену пола": теперь трансгендерным людям запрещено менять пол хирургическим путем и усыновлять детей» Настоящее время 2023-07-24 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-07-24) (Noiz kontsultatua: 2023-08-06).
  5. (Errusieraz) «Федеральный закон от 24 июля 2023 года № 386-ФЗ "О внесении изменений в отдельные законодательные акты Российской Федерации"» Rg.ru 2023-07-26 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-07-26) (Noiz kontsultatua: 2023-08-06).
  6. a b c (Errusieraz) «Россия: Закон о запрете трансгендерного перехода нарушает права человека» Human Rights Watch 2023-07-14 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-07-21) (Noiz kontsultatua: 2023-08-06).
  7. a b c (Errusieraz) Киселева, Анна; Белова, Софья. «Зачем Госдума приняла закон о запрете смены пола» Ведомости 2023-07-14 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-07-21) (Noiz kontsultatua: 2023-08-06).
  8. (Errusieraz) «Государственная Дума запретила смену пола в России» Государственная Дума 2023-07-14 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-07-28) (Noiz kontsultatua: 2023-08-06).
  9. a b c (Errusieraz) «Госдума приняла закон о запрете «смены пола»» BBC 2023-07-14 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-07-22) (Noiz kontsultatua: 2023-08-06).
  10. (Errusieraz) «Бастрыкин назвал мошенничеством смену пола «на бумаге»» Коммерсантъ 2023-05-11 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-05-12) (Noiz kontsultatua: 2023-08-06).
  11. a b c d (Errusieraz) «Госдума РФ проголосовала за тотальный запрет на трансгендерный переход» Rfi.fr 2023-06-16 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-07-22) (Noiz kontsultatua: 2023-08-06).
  12. (Errusieraz) Дрямина, Надежда. «Госдума окончательно приняла закон "о запрете смены пола"» Euronews 2023-07-14 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-07-22) (Noiz kontsultatua: 2023-08-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]