San Petersburgo

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

San Petersburgo

San Petersburgoko bandera San Petersburgoko armarria
Barrutia
Hiri Federala
Errusia Ipar-Mendebaldea
San Petersburgo
Alkatea Valentina Matvienko
Koordenatuak

59°56′N 30°20′E / 59.933, 30.333 (San Petersburgo)Erioll world.svg Koordenatuak: 59°56′N 30°20′E / 59.933, 30.333 (San Petersburgo)

San Petersburgo (Errusia)
San Petersburgo
San Petersburgo
Eremua 1,400 km2
Garaiera 3 m.
Postakodea 190000-199406
Biztanleria 4,661,219 bizt (2002)
Dentsitatea 3,33 bizt/km²
Sorrera 1703
www.gov.spb.ru

San Petersburgo (errusieraz Санкт-Петерб́ург, Sankt Peterburg), Errusiako bigarren hiri garrantzitsuena da, 4.039.751 biztanlerekin hirian, eta 5,85 milioi biztanle metropoli inguruan.

Hainbat alditan aldatu izan du bere izena, Petrogrado 1914 eta 1924 tartean (izena errusieratuz), Leningrado 1924 eta 1991 tartean (Leninen omenez).

Neva ibaiaren deltan dago kokatua, Errusiako portu bakarra da Baltiar itsasora. Horregatik, industria gune handia ere bada.

Hermitage museoa, antzinako jauregia.

Eduki-taula

[aldatu] Historia laburra

Brontzezko zalduna, Petri Handiaren omenezko estatua.

Petri Handia Errusiako Tsarrak ex nihilo sortu zuen 1703 urtean, Neva ibaia itsasoratzen zen toki zingiratsuan. Hiriburu europar eta modernoa eraiki nahi izan zuen, Mosku deszentralizatzeko saiakeran. Horrela, Errusiako hiriburu izan zen 1712 eta 1918 urteen bitartean.

1914 urtean, izena alemaniarregia zelakoan, Petrogrado ipini zioten, sustrai eslaviarrekoa. Hiria Iraultza boltxebikearen agertoki nagusia izan zen. Harrezkeroz hiriburua Moskura igaro zen. 1924an Lenin hiltzean Leningrado izena eman zioten, SESBak bertan jaio baitziren.

Leningradok historiako setiorik gogorrenetako pairatu zuen 1941 eta 1944 artean (Leningradeko setioa). Naziek hiria 900 egunez inguratu eta itxi zuten. Bi milioi hildako izan ziren, goseak, bonbardaketak eta franko-tiratzailek erailak.

[aldatu] Ikustekoak

San Petersburgoko Gune Historikoa eta Dagokion Monumentu Multzoa1
UNESCOren Gizateriaren Ondarea
WinterPalaceAndAC.jpg

Jauregiko Plaza

Mota Kulturala
Irizpideak i, ii, iv, vi
Erreferentzia (ID) 540
Kokapena ErrusiaErrusia
Eskualdea2 Europa
Izen ematea 1990 (XIV. bilkura)
1 Izen ofiziala UNESCO-ren arabera (euskaratua)
2 Sailkapena UNESCO-ren arabera
Amiraltza, urrezko orratzarekin
  • Hermitage museoa ( Эрмитаж ), munduko eder eta garrantzitsuenetakoa. Neva ibai ertzeko sei eraikin eder betetzen ditu, Neguko Jauregia barne. 3 milioi artelan baino gehiago ditu ikusgai.
  • Alexandr Nevski monasterioa
  • San Petri eta San Paulo gotorlekua (hiriaren sorlekua)
  • Amiraltza
  • Odol Isuriaren katedrala
  • San Isaak katedrala
  • Kazango Andre Mariaren katedrala
  • Passage merkatari arkupea

[aldatu] Aldirietako egoitza inperialak

  • Peterhof
  • Pushkin edo Tsarskoie Selo
  • Pavlovsk

[aldatu] Biztanleria

Biztanleriaren eboluzioa
1800 1830 1850 1881 1900 1915 1920 1925 2002
220.200 435.500 487.300 928.000 1.440.000 2.348.000 763.900 1.379.000 4.700.000

[aldatu] Musika

[aldatu] Biografiak

[aldatu] Senidetza

San Petersburgo hiri hauekin senidetua dago:

[aldatu] Ikus, gainera


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
San Petersburgo

Beste hizkuntzak