Gerard Manley Hopkins

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gerard Manley Hopkins


Gerard Manley Hopkins ingeles poeta izan zen (Stratford, Essex, 1844 - Dublin, 1899). Oxforden ikasten ari zela, protestantismoa utzi eta katolikoen fedea hartu zuen. Gero jesuiten nobiziatuan sartu zen eta 1874an apaiz ordenatu zuten. Grekoko irakasle izan zen Dublingo unibertsitatean. Hopkinsen obra hil ondoren baino ez zen zabaldu. Berritzaile eta esperimentu zalea izan zen, eta XX. mendeko ingeles poesian eragin handia izan zuen, batez ere T. S. Elioten belaunaldian. Bizitza espiritualari zegozkion gaiak landu zituen; bere baliabide espresiboak anitzak eta aberatsak dira. Hona Hopkinsen poema lanetako batzuk: The Wreck of the Deutschland (1876, Deutschland hondoratua), haren poemarik luzeena eta itsasoan galdutako bost mojaren historian oinarritua dena; God´s Grandeur (Jainkoaren handia); The Windhover (Zapelatza); Pied beauty (Era askotako edertasuna); Bynsey poplars (Binseyko zumarrak); Spring and fall (Udaberri eta udazken) eta Soneto ilunak. Hopkinsen obra Pound eta Elioten ondoren aitortua eta ezagutua izan da.


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak