Gerardo Machado
Wikipedia(e)tik
Gerardo Machado y Morales Kubako politikari eta militarra (Santa Clara, 1871 - Miami, 1939). Parte-hartze zuzena izan zuen Kubako burujabetasunaren aldeko borrokaldietan, eta jeneral-maila lortu zuen. 1925ean lehendakari kargua hartu zuen. Kubak Estatu Batuen aurrean zuen politika eta ekonomiazko mendekotasuna arintzen ahalegindu zen, Estatu Batuek egiten zituzten inbertsioak zergaz astundu eta kubatarrenak arinduz. Legea bazterturik, 1933 arte luzatu zuen aginpidea. Urte horretan Estatu Batuek Kubako gorabeheretan esku hartu zuten (1933), eta Machadok ihes egin zuen Kubatik.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.