Carlos Prío Socarrás

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Carlos Prío Socarrás

Carlos Prío Socarrás (Bahía Honda, 1903 - Miami Beach, 1977) Kubako politikaria izan zen. Kubako Alderdi Iraultzaileko buruzagi izan zen 1934. urteaz geroztik. Grau San Martínen gobernuko Lehen ministro (1945-1947) eta Lan ministro (1947-1948) izan zen. 1948an Kubako lehendakaritzara heldu zen, baina ustelkeria eta gizarte-arazoak bideratu ez zituelako aitzakiaz Batista diktadoreak aginpidetik kendu zuen 1952an, eta Estatu Batuetara erbesteratu behar izan zuen. Habanara itzuli zen Fidel Castrok Iraultza irabazi zuenean, baina Estatu Batuetara itzuli zen berehala Castrorekin bat ez zetorrelako. 1960-1970 urteetan hainbat saio antolatu zituen Estatu Batuetatik Castroren gobernuaren kontra.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carlos Prío Socarrás Aldatu lotura Wikidatan