Gernika Gogoratuz

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gernika Gogoratuz, Bakearen Aztertegia, gehienetan Gernika Gogoratuz bakarrik deitua, bake-gaiak aztertzen dituen ekimena da, 1987an Gernikaren bonbardaketaren 50. urteurrenean Eusko Legebiltzarrean aho batez sortua.[1]

Misioa eta funtzionamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gernika Gogoratuz irabazi asmorik gabe zentro independente bat da, eta bere misioa da Gernikaren historia gogoratu eta omentzea, eta Euskal Herrian zein munduan gainontzean bake aske, bidezko eta adiskidetsu baten alde lan egitea. 1995etik, Gernika Gogoratuz Fundazioaren babespean aritzen da, eta izen bereko elkarte bat dauka.[2]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010eko abenduan, Gernika Gogoratuz zentroari René Cassin saria esleitu zitzaion Nazioarteko Bakearen Brigadak GKEarekin batera, giza eskubideen arloan egin lanagatik. Onarpen publikoaz gain, sarituek 16.550 euro bana jaso zituzten.[3]

2012ko apirilaren 27an, berriz, Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrenean, Gernika Gogoratuzek Bake eta adiskidetzearen aldeko sarietako bat jaso zuen Gernikan bertan, Roman Herzog eta Elkarriri ere esleitutako saria. Ekitaldiak erakunde publikoen presentzia zabala izan zuen.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Peaceful tomorrows. (2011ko urriaren 25a). «Gernika Gogoratuz Peace Research Center» (Noiz kontsultatua: 2016-10-10).
  2. peaceful tomorrows. 2016-10-10
  3. «Gernika Gogoratuz eta Bakeraren nazioarteko brigadentzat René Cassin saria» Argia 2010-12-09.
  4. Asensio Lozano, Maite. (2014). ««Gatazken konponbide baketsua» aldarri, sarraskiaren urtemugan» Berria (Andoain).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]