Eusko Legebiltzarra
Wikipedia(e)tik
| Mota | Erkidegoko ganbera |
|---|---|
| Mahaiburua | Arantza Quiroga (PP) |
| Legebiltzarkideak | 75 |
| Alderdiak | EAJ, PSE-EE, PP, Aralar, EA, EB-B eta UPyD |
| Egoitza | Gasteiz |
|
|
|
Eusko Legebiltzarra Euskadiko legeak eratzen eta eztabaidatzen dituen erakundea da. Euskadiko biztanleak ordezkatzen ditu eta gaur egun 75 eserleku ditu, 25 lurralde bakoitzeko (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa).
Bozketa demokratikoaren bidez legebiltzarkideak aukeratzen dira lau urtean behin.
2009 urtetik, Arantza Quiroga (PP) da mahaiburua.
Eduki-taula |
[aldatu] IX. legealdia
Artikulu nagusia: 2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak
- Legebiltzarreko mahaia
- Mahaiburua: Arantza Quiroga (PP)
- Mahaiburu-ordea: Blanca Roncal (PSE-EE)
- 2. mahaiburu-ordea: Iñigo Iturrate (EAJ)
- 1. idazkaria: Jesus Loza (PSE-EE)
- 2. idazkaria: Mikel Martinez (EAJ)
- Alderdi politikoak
|
Eusko Legebiltzarraren osaketa 2009ko hauteskundeak geroztik |
||||
| Izena | Alderdiak | Bozeramailea | Eserlekuak | |
| Euzko Abertzaleak (NV LT) | EAJ | Joseba Egibar | 30 | |
| Euskal Sozialistak (SV LT) | PSE-EE | José Antonio Pastor | 25 | |
| Euskal Talde Popularra (PV LT) | PP | Antonio Basagoiti | 13 | |
| Aralar (Aralar LT) | Aralar | Aintzane Ezenarro | 4 | |
| Mixto-Eusko Alkartasuna (Mixto-EA) | EA | Jesus Mari Larrazabal | 1 | |
| Mixto-Ezker Batua Berdeak (Mixto-EB) | EB-B | Mikel Arana | 1 | |
| Mixto-Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia (Mixto-UPyD) | UPyD | Gorka Maneiro | 1 | |
- Bestelakoak
- 2007ko urriaren 5ean Eusko Legebiltzarraren gehiengoak terrorismoaren biktimei barkamen publikoa eskatzea adostu zuen, jasan eta sentitu zuten "urtetako ahaztura eta babesgabeziagatik".
- Ezker abertzaleko Demokrazia 3 Milioi hautes-zerrendak, debeku egoeran, 100.000 bozkatik gora lortu zituen, ilegalizazioen eraginez bozka horiek eserlekuetan egikaritu ez baziren ere.
[aldatu] Legebiltzarkideak
Eusko Legebiltzarrak, 75 legebiltzarkide ditu, 25 Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko bakoitzetik.
Zerrenda: Eusko-Legebiltzarkideen zerrenda
[aldatu] Mahaiburuak
Eusko Legebiltzarra mahaiburu edo lehendakari batek agintzen du. Gaur egun Arantza Quiroga popularra da mahaiburua.
| Legegintzaldia | Lehendakaria | Alderdia |
|---|---|---|
| I. (1980-1984) | Juan Jose Pujana Arza | EAJ |
| II. (1984-1986) | Juan Jose Pujana Arza | EAJ |
| III. (1986-1990) | Jesus Egiguren Imaz | PSE |
| IV. (1990-1994) | Joseba Andoni Leizaola Azpiazu | EAJ |
| V. (1994-1998) | Joseba Andoni Leizaola Azpiazu | EAJ |
| VI. (1998-2001) | Juan Maria Atutxa Mandiola | EAJ |
| VII. (2001-2005) | Juan Maria Atutxa Mandiola | EAJ |
| VIII. (2005-2009) | Izaskun Bilbao Barandika | EAJ |
| IX. (2009-2013) | Arantza Quiroga Cia | PP |
[aldatu] Aurreko emaitzak
[aldatu] VIII. legegintzaldia (2005-2009)
- EAJ-EA: 29 legebiltzarkide (berez 22 EAJrentzat eta 7 EArentzat)
- PSE-EE: 18 legebiltzarkide
- PP: 15 legebiltzarkide
- EHAK: 9 legebiltzarkide
- EB: 3 legebiltzarkide
- Aralar: legebiltzarkide 1
[aldatu] VII. legegintzaldia (2001-2005)
- EAJ-EA: 33 legebiltzarkide (berez 26 EAJrentzat eta 7 EArentzat)
- PP: 19 legebiltzarkide
- PSE-EE: 13 legebiltzarkide
- EH: 7 legebiltzarkide
- EB: 3 legebiltzarkide
[aldatu] VI. legegintzaldia (1998-2001)
- EAJ: 21 legebiltzarkide
- PP: 16 legebiltzarkide
- EH: 14 legebiltzarkide
- PSE-EE: 14 legebiltzarkide
- EA: 6 legebiltzarkide
- EB: 2 legebiltzarkide
- UA: 2 legebiltzarkide
[aldatu] V. legegintzaldia (1994-1998)
- EAJ: 22 legebiltzarkide
- PSE-EE: 12 legebiltzarkide
- HB: 11 legebiltzarkide
- PP: 11 legebiltzarkide
- EA: 8 legebiltzarkide
- EB: 6 legebiltzarkide
- UA: 5 legebiltzarkide
[aldatu] IV. legegintzaldia (1990-1994)
- EAJ: 22 legebiltzarkide
- PSE: 16 legebiltzarkide
- HB: 13 legebiltzarkide
- EA: 9 legebiltzarkide
- PP: 6 legebiltzarkide
- EE: 6 legebiltzarkide
- UA: 3 legebiltzarkide
[aldatu] III. legegintzaldia (1986-1990)
- PSE: 19 legebiltzarkide
- EAJ: 17 legebiltzarkide
- HB: 13 legebiltzarkide
- EA: 13 legebiltzarkide
- EE: 9 legebiltzarkide
- PP: 2 legebiltzarkide
- CDS: 2 legebiltzarkide
[aldatu] II. legegintzaldia (1984-1986)
- EAJ: 32 legebiltzarkide
- PSE: 19 legebiltzarkide
- HB: 11 legebiltzarkide
- AP: 7 legebiltzarkide
- EE: 2 legebiltzarkide
[aldatu] I. legegintzaldia (1980-1984)
- EAJ: 25 legebiltzarkide
- HB: 11 legebiltzarkide
- PSE: 9 legebiltzarkide
- EE: 6 legebiltzarkide
- UCD: 6 legebiltzarkide
- AP: 2 legebiltzarkide
- EPK: 1 legebiltzarkide
[aldatu] Kanpo loturak
| Euskal Herriko gobernu erakundeak | ||
|---|---|---|
|
|
||

