Gihan Tubbeh
Gihan Tubbeh | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lima, 1984ko martxoa (40 urte) |
Herrialdea | Peru |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Lima (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria eta fotokazetaria |
gihantubbeh.com |
Gihan Tubbeh (Lima, Peru, 1984ko martxoa) argazkilaria da.
World Press Photo 2010 saria eman zioten Adrian izeneko Liman bizi den 13 urteko autista gazteari buruz egindako erreportajeagatik.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gaztaroa eta ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gihan Tubbeh 1984an jaio zen, Liman.
Zinema ikasi zuen Limako Unibertsitatean, Irudiaren Zentroan argazkilaritza ikasten hasi baino hiru urte lehenago.
2009an, World Press Photoko Joop Swart Masterclass delakoan parte hartu zuen, eta, hurrengo urtean, Reflexions Masterclass delakoan, Giorgia Fioriok zuzenduta.[1]
Argazkilari-ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gihan Tubbehen lanak dokumentala eta iruditeria nahasten ditu. Adrian izeneko Liman bizi den 13 urteko autista gazteari buruzko erreportajeari esker, World Press Photo 2010 saria irabazi zuen, eguneroko bizitza kategorian.[2]
Jasotako goraipamenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2010: World Press Photoren lehen saria eguneroko bizitza erreportajearen kategorian[3]
- 2012: Pictures of the Year International Latino America photojournalism saria[4]
- 2019: Pampa Energía FOLA lehen saria[5]