Giotto ahuntzak zaintzen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Giotto ahuntzak zaintzen
(
Giotto gardant les chèvres)
Jatorria
Sortzailea(k)Léon Bonnat
Sorrera-urtea1850
IzenburuaGiotto gardant les chèvres
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak105 (altuera) × 140 (zabalera) cm
Egile-eskubideakjabetza publiko
Kokapena
LekuaLéon Bonnat museoa
BildumaLéon Bonnat museoa
Inbentarioa594 bis

Giotto ahuntzak zaintzen (frantsesez Giotto gardant les chèvres) Léon Bonnat margolari lapurtarraren margolana da, 1850an egina. Gaur egun Baionako Léon Bonnat museoan ikus daiteke. Margolan honekin Bonnatek haren burua ezagutzera eman zuen; garai hartan Madrilen zegoen eta lana San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademian erakutsi zuen.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolan honek Giottoren biografiaren pasarte bat jasotzen du. Nahiz eta datu zehatzik ez izan Giottoren gaztaroari eta ikasketei buruz, Giorgio Vasari biografoaren arabera, Bondone izeneko nekazari baten semea zen. Haurtzaroan, artzain zebilela, harrietan marrazkiak egiten pasatzen omen zuen denbora. Cimabue florentziar margolaria, ardi baten marrazkia ikusirik, 11 urteko umearen trebetasunaz liluraturik gelditu zen. Aita konbentzitu eta gero Giotto Cimabueren ikasle bihurtu zen.[2]

Azterketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan honetan mutil gazte bat, eserita, alkandorarik gabe eta lastozko txapelaz jantzita agertzen da. Bost ahuntzek inguratzen dute. Ezkerreko besoan bermaturik, eskuinarekin harean marrazten ari da. Atzealdean, mendiak eta zeru urdina ikusten dira. Bere eskuinean arropa gehiago eta makulua ikusten dira. Mutilak begirada galdua erakusten du, bere gogoetan bildua.

Margolan honekin Jean Auguste Dominique Ingres margolariak sortutako akademizismotik hurruntzen zen Bonnat, errealitatetik gertuago zegoen estilo baten alde, eta horrek eskandalua eta polemikak eragin zituen. Estilo honen inspirazioa Bonnatek margolari klasikoetan aurkitu zituen, batez ere Caravaggioren eta José de Ribera margolanetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]