Caravaggio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Caravaggioren erretratua, Ottavio Leoni, 1621

Michelangelo Merisi da Caravaggio (Milan, Italia, 1571 - Porto Ercole, Italia, 1610), 1593 eta 1610 urteen artean Erroman, Napolin, Maltan eta Sizilian bizi izandako pintorea da, pintura barrokoaren sorkuntzan eragin handia izan zuena. Kontraerreforma garatzeak katolizismoari arte mota berri bat sortzeko beharra eman zion, protestantismoaren ideien gainetik zegoela adierazten zuena. Estilo berri hau Caravaggiorena izango dugu. Hein handi batean pintoreak, manierismoaren ildoak base moduan izanda, naturalismo berri bat sortu zuen, zeinean begirada itxi batean sar zitezkeen pertsonaia eta objektuak, argi-ilun efektuekin eta izugarrizko errealitatearen adierazmen sutsu eta dramatikoa bereganatuz.

Bere lehen lanak kontuan izan gabe, Caravaggiok batez ere obra erlijiosoa jorratu zuen. Hau honela izanda ere, aipatu behar da bere figuren errealismo bortitzak eta modelo gisa kaleko jende arrunta erabiltzearen ondorioz, bere obra asko gaitzetsiak eta onartezinak bezala kalifikatuak izan zirela, Kristoren zigortzea edo San Joan Bataiatzailea arkumearekin kasu, kaleko pertsona arruntak, gehienetan klase baxuenetakoak hartzen baitzituen, beste pintore batzuk aukeratzen zituzten figura etereoak erabili ordez.

Garaiko elizaren posturak nolabaiteko desegonkortasun bat erakusten zuen: alde batetik, garaiari begiratuta, Italia katolikotik barrena zihoazen kontrarreformaren ideien aurka joateko neurria baitzen pintura mota hori, katolizismoaren gizatasuna erakusten eta, protestantismoaren austeritate eta seriotasunaren kontra zihoalako, baina bestalde, pertsonaia garrantzizkoen estereotipazio fisiko horien erabilera itsusitzat ikusia izaten zen, artista beraren estiloaren barruan modeloen inperfekzio fisikoak ez aldatzean areagotu egiten zena, San Mateo eta aingerua lanean ikus daitekeen moduan, non santuak berak oinak guztiz zikinak agertzen dituen, edo, Elizaren ustetan, eskandalagarri bezala aurki daitekeen Ama Birjinaren heriotza lanean, Tiber ibaian itotako emagaldu baten modeloa erakusten duenean.

Hori horrela izanagatik, bere garaian errekonozimendu handia izan zuen Caravaggiok. Bai Ipar Europan, bai Espainian, eragin handia izan zuen. Nahiz eta geroago etorriko diren Poussin, Rubens, Rembrandt... pintoreen lanek nolabaiteko ahazmen sentimendu bat eragingo duten bere obraren baitan, XX. mendean, Italiako barrokoaren ikasketa berriak eratu ahala, berritze bat jasango duelarik Barrokoaren aitzindari garrantzizkoenetako bat kontsideratua izan arte.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urteak (1571–1592)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Caravaggio Erroman jaio zen, ama Caravaggio hiriko familia dirudunekoa zuen eta aita, berriz, hango markesaren administratzaile eta dekoratzailea. 1576an, Milanek sufritzen zuen izurriaren ondorioz, familiak Caravaggiora joatea pentsatu zuen eta hemendik hartuko du geroago bere izena pintoreak.

1584an Simone Peterzano pintorearen tailerrean ikasle gisa hasi zen Caravaggio. Honen ostean, Milan eta Caravaggio artean mugitu zen eta Giorgione eta Tizianoren obrak ikusteko parada izan zuen. Baita Da Vinciren Azken Afaria ikusi eta gero, Milaneko artean interesatuagoa egon zen, Alemaniako naturalismoarekin konparatu egiten baitzuen Italiako Manierismoarekin baino gehiago.

Erroma (1592–1606)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1592an Erromara joanda, Klemente VIII.aren pintorea zen Giuseppe Cesarirekin kontaktua izan zuen, bere tailerrean lana eskaini baitzion. Hemen bere lehen obra batzuk ikusiko ditugu Mutila fruta hartzen, Otzara frutarekin eta Bako. Hiru horietan bere estiloaren hasiera ikus daiteke, naturalismo sutsuaren adierazmena natura hilaren generoan ikusten zena eta geroago figuratiboan ikusuko dena, non Bako bera pintorearen autoerretratru bat dugun. 1594ean, Cesariren tailerra utzi eta bere kabuz jarraituko du. Bere maila ekonomikoa oso puntu baxuan egon arren, Prospero Orsi pintorea edo Onorio Longhi arkitektoaren laguntzaz hiriaren barruko eskala sozial altuetan mugitzeko posibilitatea izango du. Bestalde, Mario Minniti siziliarra bere modeloa izango dugu Fortuna ona lanean ikusten den bezala. Lan honetan, garaiko gizartearentzako arraroa zen gaia ikus daiteke, non Mario ijito batek engainatua ikusten dugun, geroago ere Italiako artean izugarrizko influentzia sortuko duena. Karta jokalariak izeneko obra ere, izugarrizko arrakasta izan zuen beste bat dugu Francesco Maria Del Monte kardinalaren patronatua eman ziona Caravaggiori eta garai hartan egin zituen, Musikariak, Apolo lautea jotzen eta Sugandilak min egindako mutila, besteak beste.

Obra erlijiosoetan, Magdalena penitentziagile izenaz ezagutzen den lana egin zuen bere estiloa markatuko duen errealismo sutsua eta gai erlijiosoak hurbiltasun bereziaz tratatzeko modua aurkeztuz, adibidez San Frantzisko Aisikoa meditatzen eta Egiptoko ihesaldian geldiunea obretan. 1599an, Del Monte kardinalaren laguntzaz, Contarelli kapera dekoratzeko kontratatua izan zuen Erromako San Luis frantsesen elizan. San Mateoren bokazioa, eta San Mateoren martirioa lanak erabiliko ditu eginkizun honetarako, bere estilo propioa jarriz, alde batetik argi-ilun efektuen erabilerarengatik eta bestetik, martirioan errealismo sutsuak krudelkeria eta patetismoa erakusten zituelako. Ikonografiak arazoak sortu zizkion, garaiko kanonak errespetatu ordez, Caravaggiok bere gaiarekiko estilo propioa jartzen baitzuen San Mateo ebanjelioa idazten edo San Pabloren konbertsioan agertzen den bezala: Lehenean, San Mateo agure baten moduan agertzen da, nekatua, eta aingeruak eskua eramaten dio idazten lagunduz. Bigarrenean, berriz, santua eta zaldiaren arteko proportzio ezberdinak jartzen ditu, garaiko zirkuluetan errespetu faltatzat ikusi zena. Loretoko Madonna edo Madonna, Santa Ana eta umearekin zein Ama Birjinaren heriotzean ere arazoak izan zituen. Azken hau garaian oso gaitzetsia izan zen. Obra fama handiko legegizon batek enkargatua zen bere kapera pribatuan jartzeko nahiarekin, karmelitek mantentzen zutena. Hauek, obra guztiz gaitzetsi zuten. Caravaggion espezialista den John Gashek dioenez, karmelitek zuten doktrinaren ildotik atera eta batez ere Kristoren ama pertsona orok bezala heriotza gizatiar bat izan zuela jartzeak iraindu zituen.

Garai honetako pintura profano ia bakarra, Amodioaren gainditzea izan zen Vincenzo Giustinianirentzat 1602an egina. Bertan pintoreak figuren posturak nahi bezala maneiatzen ditu.

Herbesteratze eta heriotza (1606-1610)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Caravaggiok bizi korapilatsua izan zuen, istiluetan sartzeko erraztasuna zuen eta bere mezenasek edo babesleek bere alde jokatu behar izaten zuten. 1606an Ranuccio Tomassoni izeneko gizon bat hil zuela leporatu zioten eta bere burua babesteko Napolira alde egin behar izan zuen. Colonna familiaren babespean, Napoliko pinturaren ikur bihurtu zen, besteak beste Barkameneko zazpi eginkizun eta Arrosarioaren Madonna lanak eginik. Napolin egon eta gero, Maltara joatea pentsatu zuen Wignaurteko Alofek eskainita, Maltako zaldunen goi burua zena. Han, ordenarentzako hainbat lan egin zituen eta ordenaren zaldun izatera ere iritsi, Bellori biografoak dioenez . Egindako obren artean San Joan bataiatzailearen buru mozketa; Caravaggioren sinadura daraman obra bakarra eta Alof de Wignacourten erretratua ditugu. Maltan egon ondoren, bere ikasle eta lagun zen Mario Minnitiren laguntzaz Sizilian ezarri zen. Minittirekin batera, Siracusa, Mesina eta Palermon lan egingo du Santa Luziaren hilobiratzea, Lazaroren berpizkundea edo Artzainen gurtza bezalako lanak eginez.. Bere estiloa aldatzen joango da hein batean, momentu honetan hainbat figura espazio baten aurrean isolatuak jarriko ditu honela gizakiaren umiltasuna eta edertasuna iradokiz. Sizilian bederatzi hilabetez egon eta gero Napolira bueltatuko da. Gainera PabloV.ak emandako barkamena izanik, Erromara joateko eskubidea izango du. Garai hartakoak ditu Done Petriren ukapena —non bi emakumek eta gizon batek santua inguratuz Petrik Jainkoari eginiko hiru ukapenak irudikatzen dituen— eta Santa Ursularen martirioa. Napolin zela, hilarazi nahi izan zuten, baina bizia salbatu zuen, nahiz eta aurpegian erailketa saioaren orbanak geratu zitzaizkion. Hauetatik osatzean, Salome, Joan Bataiatzailearen burua eskuartean eta David Goliaten buruarekin egingo ditu; azken hori Borghese kardinalari bidali zion.

1610ean, Erromara itzultzekoan itsasontzi batean abiatzen da eta porturatzean atxilotzen dute, ordea, ihesian hondartza batera iristen da, zeinetatik Erroma ikusteko gai zen. Goizean hilda topatzen dute artista, itsasertzan.

Caravaggioren eragina, Barrokoaren jaiotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argilunaren efektua, Caravaggio baino lehenago existitzen dela badakigu, baina artista honek gailurrera eraman zuen teknika, eszenaren itzalak ilunduz eta hainbat objektu argi fokuen bidez garrantzizkotzat bihurtuz. Honek fama handia ekarri zion, pertsonaien izaera físiko eta psikologikoaren arteko nahasketa agertuz, pintura Barrokoaren onurarako.

Caravaggistak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Caravaggioren estiloaren jarraitzaile gisa, lehenik Giovanni Baglione eta Orazio Gentileschi ditugu eta baita azken honen alaba zen Artemisia Gentileschi ere estilo propio eta berezia sortu zuena. Bestalde, korronte ez hain naturalista batean, Annibale Carracci izango dugu, Caravaggioren estiloari Goi Berpizkunde eta Lombardiar errealismoaren elementuak gehitu zizkiona.

Napolin emandako obrek ere nolabaiteko estiloa sortu zuten Battistello Caracciolo eta Carlo Sellittorenak kasu. Espainiaren kasuan Berpizkundearen bukaeran Luis Moralesen pinturetan Caravaggioren lehen lan erlijiosoak gogorarazten dira, espresio sutsu, erreal eta eszena ilun eta sinpleak eratuz idei erlijiosoak adierazteko. Barrokoaren kasuan Ribalta, Ribera eta Zurbaranen obretan zein geroagoko Velazquezen pinturetan ere agertzen da Caravaggioren estiloa.

Utrechten XVII garren mendean pintore talde batek Caravaggioren estiloa jorratuko zuen, Hendrick ter Brugghen, Gerrit van Honthorst, Andries Both edo Dirck van Baburen bezelakoak, Bellori biografoak dioenez.Rubens edo Rembrandt bezelakoetan ere bere eragina izango du.

Eragin modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo hainbat museotan Caravaggioren estiloa daramaten obra anitzak badira, non argilun efektuen erabilera, benetako modeloen eta hauen karakterizazio fisiko sutsua eta tentsio dramatikoa ageri diren, hala nola Odd Nerdrum norvegiarra Tibor Csernus hungariarra edo Doug Ohlson estatubatuarraren obretan ikus daitekeen moduan.

Azkenik, Derek Jarman zinemagileak Caravaggio pelikulan artistaren bizia plasmatu nahi izan zuen, eta Han van Meegeren faltsutzaile holandarrak ere bere lanen eraketarako Caravaggioren modeloak erabili zituen.

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ambox notice.png Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

Kontsultarako bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Caravaggio zineman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Telebistarako bi ataletan eginiko seriea).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Caravaggio Aldatu lotura Wikidatan