Glastonburyko Jaialdia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
2003ko jaialdiaren argazki bat.

Glastonburyko Jaialdia Somerset konderriko (Ingalaterra) izen bereko udalerritik gertu antolatzen den musika eta bestelako arteetako festibala da. Urtero burutu dute 1970etik, urteren batean izan ezik. Michael Eavis antolatzaile burua izan da.

Hasierako edizioetan hippy korronteei eta psikodeliari jarraitu bazieten ere, denboran aurrera bestelako estiloak hartzen joan ziren, hala nola rock, pop, folk, reggae, etnikoa, elektronikoa eta hip hop.

Kartel buruak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

The Cure, Van Morrison, Elvis Costello, Coldplay, David Bowie, Radiohead, Pulp, Blur, Oasis, Muse, R.E.M., Peter Gabriel eta Primal Scream ditugu historian zehar kartel buru ezagunenen artean.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Glastonburyko Jaialdia Aldatu lotura Wikidatan