Oasis

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Oasis
Oasis zuzenean
Oasis zuzenean
Datuak
Jatorria Manchester (Erresuma Batua)
Musika mota Rock
Urteak 1991 - gaur egun
Diskoetxeak Creation Records, Epic
Webgunea http://www.oasisinet.com
Taldekideak
Liam Gallagher
Noel Gallagher
Gem Archer
Andy Bell
Zak Starkey
Lehenagoko taldekideak
Paul "Bonehead" Arthur
Paul "Guigsy" McGuigan
Alan White
Tony McCaroll

Oasis 1991n Manchesterren (Ingalaterra) sortutako rock taldea da. Taldearen buruan Noel Gallagher (musikagile nagusia, gitarra, eta noizbehinkako ahotsa) eta Liam Gallagher (ahots nagusia eta musikagilea) anaiak daude, taldea sortu zutenetik geratzen diren bakarrak. Gaur egungo gainerakoak hauexek dira: Gem Archer (erritmo gitarra, teklatua eta musikagilea), Andy Bell (baxua, gitarra nagusia, teklatua eta musikagilea) eta Zak Starkey (bateria), Ringo Starr The Beatlesen bateriajolearen semea, nahiz eta honen partehartzea ofizialki iragartzekoa da.

Haren musika eragin dutenen artean, Oasiskoek The Beatles, The Rolling Stones, The Who, eta The Kinks aipatzen dituzte. Halaber, 1970eko hamarkadako Slade eta T. Rex gisako glam rock taldeak, baita The Sex Pistols, The La's, The Stone Roses, edo The Smiths taldeak ere.

Definitely Maybe (1994) izeneko estreinako diskoa, Erresuma Batuan ordurarte azkarren salduriko estreinako albuma izan zen, 2006an bakarrik Artic Monkeys taldearen lehen lanak garaitua. Baina, urtebete beranduago kaleraturiko (What's the Story) Morning Glory? albumari esker bilakatu ziren ezagun mundu mailan Wonderwall eta Don't Look Back In Anger abestiak lagunduta; ia lan horren 19 milioi ale salduz gauregunerarte.Blur talde garaikidearekin izandako ustezko lehiari esker, prentsaren interes bizia biztu zuten eta, 1990eko hamarkadaren erdiko Britpop mugimenduko talde handienetakoa bilakatu zen Oasis. Gallagher anaien jokabidea ere prentsa horian agertzeak taldearen ospea areagotu zuen. Haren hirugarren albuma, Be Here Now, lehenengo egunean kopia gehien saldu duena da, 500.000raino ia-ia iritsi baitzen. Gainera, oraindik ere, lehengo astean kopia gehien saldu dituen albuma da Erresuma Batuan, asteazkenetik larunbata bitartean 695.761 ale.

Jatorrizko taldekide askok alde egin arren, Oasisek Britpop mugimenduko beste talde frankok baino luzeago iraun du. Suede, Pulp eta, edota banandurik daude edo gutxitan grabatzen dute. Oasisek diskoak kaleratzeari zein birak egiteari eutsi die arrakastatsu.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albumak

Zuzenean grabatua

Bildumak

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oasis Aldatu lotura Wikidatan