Peter Gabriel
Peter Gabriel musikaria 2010ean. |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Peter Brian Gabriel | |
| Jaio | 1950eko otsailaren 13a (63 urte) |
|
| Webgunea | http://petergabriel.com/ http://petergabriel.com/ http://petergabriel.com/ | |
Peter Brian Gabriel (Chobham, Surrey, Ingalaterra, 1950eko otsailaren 13a) ingeles abeslari, musikari eta konposatzaile bat da. Batez ere Genesis musika-taldeko ahots nagusia eta txirularia izateagatik ospetsu izan zen. Gerora taldea utzi eta bakarko ibilbide arrakastatsu bati ekin zion.
Eduki-taula |
Biografia [aldatu]
Londresen jaio zen, langile-familia batean. 1966. urtean Genesis taldea osatu zuen eta talde hartako abeslari eta musikagilea izan zen 1975. urtea arte. Urte hartan bakarlari gisa hasi zen; bakarlari gisa egindako ibilbidean joera esperimentalak nabarmendu dira haren musikan, eta horrela, Genesis taldea bide komertzialetik abiatu zela ohartu zenean, utzi egin zuen Gabrielek, bere interes musikaletatik oso urrun zebilela-eta.
1977 eta 1982 bitartean bakarlari gisa grabatutako disko guztiek Peter Gabriel dute izenburua. Lehenengo diskoan, 1977. urtean, Solsbury Hill abesti ospetsua jaso zuen, besteak beste. 1978an, berriz, disko erabat esperimentala kaleratu zuen, eta bere diskoetxeak erabaki zuen 1980. urtea arte ez ateratzea Peter Gabrielen beste diskorik, zigor moduan; garaitsu hartan ekin zien bide berriei. Hirugarren diskoak, Biko abestiarekin, ospe handia lortu zuen nazioartean eta harrezkero artista saiatu, arretatsu eta sormen handikoaren ospea irabazi zuen Peter Gabrielek. 1982. urtean argitaraturiko Security lanaren ondoren Womad jaialdiei eskaini zien. Jaialdi horiek izan ziren 1990eko hamarraldian halako arrakasta lortu zuen musika etnikoaren zabalkundearen eragile nagusiak. Dena dela, arrakasta komertzialik handiena So diskoarekin lortu zuen, 1986an.
Musikagile gisa ez ezik, lan handia egiten du bere diskoetxearekin, mundu guztiko artisten bilgune bihurtu baita. 1990eko hamarraldian teknologia berriak eta multimedia aplikatu zituen bere lanean eta informatikaz arduratu zen, bereziki. Zinemarako musika ere idatzi du, Birdy (1984) eta "Kristoren azken tentaldia" filmetako musika, besteak beste.
Diskografia [aldatu]
- Peter Gabriel 1 (Car) (1977)
- Peter Gabriel 2 (Scratch) (1978)
- Peter Gabriel 3 (Melt) (1980)
- Ein Deutsches Album (1980)
- Peter Gabriel 4 (Security) (1982)
- Deutsches Album (1982)
- Birdy (1983)
- So (1986)
- Us (1992)
- OVO (2000)
- Long Walk Home (2002)
- Up (2002)
- Scratch My Back (2010)
- New Blood (2011)
Abestiak [aldatu]
Iruditegia [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- Peter Gabriel abeslari eta musikariaren webgunea (Ingelesez)
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.