Gogora Institutua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gogora Institutua
Datu Orokorrak
Izen ofizialaGogora, Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutua
Egoitza nagusiaBilbo
Barne egitura
Sorrera-data1130UTCTue, 10 Nov 2015 :00:00 +000011amAstearteaAsteartea0011k
LehendakariaAintzane Ezenarro
Bestelakoak
Webguneahttp://www.gogora.euskadi.eus

Gogora Institutua (era ofizialean Gogora, Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutua) Euskal Herriko memoria historikoa biltzeaz eta gizarteratzeaz arduratzen den institutu bat da. Bereziki azken ehun urteetan (XX. mendean eta XXI. mendearen hasieran) jazo diren gudu eta sarraskien inguruan egiten du lan, hala, datozen belaunaldiei ahalik eta informazio gehien transmititzeko eta, erakundearen esanetan, giza eskubideetan eta bakean oinarritutako gizarte bat sortzen laguntzeko.

Helburuak eta eginkizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gogora Institutuaren helburu nagusia, gai honen inguruan herritarren parte hartzea sustatzea da, pentsamendu politiko guztietako pertsonek ondokoak pairatu duen bortizkeria onar dezan. Institutuak berak, muga bat jartzen du memoriaren inguruan; ez du bidezko ikusten gertakizun bidegabe bat beste bat estaltzeko erabiltzea edota, bata bestearen justifikazio gisa erabiltzea.

Eginkizunei dagokienean hurrenak ditu:

  • Bortizkeria pairatu zuen pertsona ororen inguruko lekukotasunak jasotzea eta transmititzea, hartarako, omenaldiak, programak edo argitalpenak bezalako tresnak baliatuz.
  • Euskadiko memoria historiko guztia gorde eta kontserbatzea euskarri mota guztietan. Horretarako, memoriari lotutako inbentarioak eta informazio-funtsak sortu behar ditu, denak ere publikoak eta biztanleria guztiarentzat eskuragarri daudenak.
  • Memoria historikoaren inguruko ikerketa gauzatzea. Espezializatutako taldeen bidez eta erakundeekin elkarlanean Gogora Institutuak guduen inguruko ikerketak egin behar ditu, hala, ahalik eta informazio gehien bil dezan.
  • Gizarteak pertsona ororen giza eskubideak onar ditzan eta ondokoari errespetua izan diezaion lan egitea. Hau da, gizartea gertatutako guduak berriz ez jazo daitezen prestatzea. Horretarako, hezkuntza-sistema baliatu beharko du eta aipatutako eskubideen urraketa pairatu dezaketenen elkarteei laguntza eman.
  • Gai honen inguruan dabiltzan bestelako erakunde, pertsona edo elkarte institutura integratzea, hala nahi izanez gero.
  • Erakunde publikoek edo gizarteak eskatuz gero, gai honen inguruko kontsulta-eskubidea bermatzea, txostenak eginez.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]