Golem

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Golem
גולם
Leprechaun baten marrazkiaGolem baten irudikapena.
Pertsonaia Mitologikoaren Ezaugarriak
Mota Mitologia edo kondairazko izakia
Mitologia Judutar mitologia
Txekiar mitologia
Lekua Josefov edo Judutar auzoa, Praga
Txekiar ErrepublikaTxekiar Errepublika

Golema (hebreeraz גולם) Judutar mitologia eta Txekiar mitologiako izakia da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izaki hau bizirik gabeko materiaz egina dago. Gaur egungo hebreeraz Golem hitzak "ergel" nahiz "inozo" esan nahi du. Dirudienez izen hau gelem hitzetik eratorria omen da, honek "lehengai" esan nahi duelarik. Gershom Scholemek bere "Kabala eta sinbolismoa" liburuan dioenez, Golema Pragako ghettoan hogeita hamahiru urtez behin sarrerarik gabeko gela bateko lehioan agertzen den izakia omen da.

Golemaren izateak bere alde onak eta txarrak baditu. Golemak ez dira buruargiak, hots, eginkizun edo betebehar bat agintzen zaienean, izaki hauek jasotako aginduak literalki betetzen dituzte.

Azken aipamen honen inguruan, gertakari hau oso ospetsua da: honen arabera, errabinoaren emazteak "ibaitik ura atera zezan" joateko agindu omen zion, horrela bada, golemak agindua ahal zen modu literalenean bete zuen. Ibaira joan eta ura etengabe ateratzen hasi zen, ondorioz hirian uholdea jazo zen.

Kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izaki honetan oinarritutako kontakizunek beren jatorria erdi aroan dute. Halere, denetan kondairarik ospetsuena honako hau da: XVI. mendean Pragako Rabbi Judah Loew errabinoak sortu omen zuen, Josefov edo Judutar auzoa juduen aurkako erasoetatik babesteko helburuz, baita Sinagoga Zahar-Berriko betebeharretan lagundu zezan ere. Betiere kondairaren arabera, izaki hau Moldava ibai ertzeko lokatzez egin omen zuen. Legezko erritualak burutu ostean, Rabbik Golema garatu eta hebreerazko sorginkeri batzuk aipatzearekin bat biziarazi egin zuen.

Hasiera batean Golemak jendea eta Rabbia berari euren eguneroko betekizunetan bikain laguntzen zituen. Halere, denbora iragan hala, Golema gero eta handiagoa eta indartsuagoa bilakatzen hasi zen, honekin bat, basatiagoa ere bihurtu zen, hiriko jendea joz eta erailez. Hiritarrek Rabbiri Golema suntsitzen bazuen juduen aurkako erasoak bertan behera geldituko zirela hitz eman zioten. Rabbi ados agertu zen. Golema suntsitzeko asmoz, Rabbik izaki honen kopetan idatzirik zegoen "Emet" hitzeko lehenbiziko E hizkia ezabatu zuen, honela hebreerazko "heriotza" hitza sortu zuelarik. Modu honetara Golema suntsitu zuen.

Kondairaren arabera, Pragako Golemaren hondakinak Altneuschul-eko ganberan omen daude, hondakin hauek behar izan ezkero berriz ere berpiztu egin daitezkelarik.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Golem Aldatu lotura Wikidatan