Gonçalo Velho Cabral

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Inurrien uhartexkak, Gonçalo Velho Cabralek 1431n aurkitu zituenak.
Gonçalo Velho Cabralen estatua, Ponta Delgadan.

Gonçalo Velho Cabral (XV. mendea) portugaldar itsasgizon bat izan zen, Kristoren Ordenako zalduna eta Almoroleko komendatorea. Enrike Nabigatzailearen hurbileko laguntzaile bat izan zen.

Henrike Nabigariaren aginduetara Inurrien uhartexkak aurkitu zituen (portugesez Ilhéus das Formigas) 1431n, 1427an Diogo de Silves portugaldar pilotuak begiztatu zituen uharteak aurkitzeko lehen bidaia batean. Beranduago Santa Maria eta São Miguel uharteetan lurreratu zen, 1432an.

1432an lehen kapitain dohaintzaria izan zen uharteetan abereak sartu zituen, uharteen populatze sistematikoa kolonoekin urte batzuk beranduagorarte hasi ez zen arren. Lehenik Santa Maria, 1439an, eta jarraian San Miguel, 1444an. Epe honetan erraturak bultzatu zituen eta diru kopuru handia eman zien senide eta zerbitzari leialei.

1443ko apirilak 3an, Alfontso V.a Portugalgoa erregeak, Henrike Nabigariak hala eskatuta, bost urtez, Azoreetako eta bertako biztanleen komendatore pribilegioa eman zion, uharte horietatik erresumara eramaten zituzten gauza guztietan zerga eta ordainsariak ordaindu behar izatetik libratuz.

Gaspar Frutuoso abadeak, XVI. mendearen bigarren erdialdeko San Miguel uharteko kronista zena, Azoreetako zazpi uharteen (hau da, ekialdeko eta erdiko taldeetakoak) aurkikuntzaren meritua Gonçalo Velho Cabrali eman zion. Gaur egun, historiografia modernoak, nabigari honek Azoreetako uharteren bat aurkitu izan bazuen, soilik ekialdeko taldean izango zela uste du.