Galera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maltatar galera
La Réale frantziar galeraren marrazkia (1697).

Galera arraunen indarrarekin bultzatutako itsasontzi bat da, eta, batzuetan, baita haizeak ere, horregatik izaten zituen haize-oihal handiak.

Galera, Antzinatetik existitzen da. Jatorrian, arraunlari ilara bat erabiltzen zuen itsasontziaren alde bakoitzean. Beranduago, feniziarrek bi ordenatan zeuden bi arraunlari ilarako galera asmatu zuten. Ilara bat goian eta beste bat beherago zuen. Azkarragoa zen baina mugikortasuna galdu gabe, galeraren eboluzio honi biarrauneko zeritzon. Antzinako Grezian hiruarraunekoa asmatu eta erabili zuten, hiru arraunlari ilarako galera. Antzinako erromatarrek, eta beraien aurretik kartagoarrek bostarraunekoa erabili zuten, hiru ordenatan banatutako bost arraunlariz osatuta zegoena, bi goian, bi erdian eta beste bat behean. Ohikoena, biarraunekoak erabiltzea zen.

Arraunlariak, ohi, esklabu edo presoak ziren. Mende askotan, galeretarako kondena, zigor posible guztien artean krudelenetako bat bezala mantenduko da, hainbeste, Miguel de Cervantesek bere Kixotean aipatzen duela.

Erdi Aroan ez zen aurrerapen handirik egin itsasontziak eraikitzeari dagokionez. Ilara gehigarri bat muntatzeko berritasuna, baztertua izan zen. Dena dela, galerek, kultura ezberdinei, distantzia handietara hedatzea ahalbidetu zieten. Hau izan zen bikingoen drakkar ospetsuaren kasua.

XV. mendean itsasontzi mota berri bat agertzen da, karabela izenekoa, haize oihal ezberdinak erabiltzen zituen arraunlaririk gabe nabigatzeko, eta, horregatik, galerak baino tripulazio txikiagoa behar zuen. Baina karabelak ez zuen berehala galera ordezkatu. Ideia bat egiteko: Amerikaren aurkikuntzaren garaian, 1492an, Kristobal Kolonen espedizioak bi karabela eta karraka batean nabigatu zuen, baina kristau potentziak Otomandar Inperioaren aurka Lepantoko Guduan 1571n bildutako flota galerena zen. Hau izan zen galerak erabili ziren azken gudu historikoa.

Pizkundean, tarteko itsasontzi mota bat agertzen da, galeaza izenekoa, galeoiaren aurrekaria.

Espainian XVIII. mendearen erdialdera arte existitu ziren Errege Armadaren barnean maila berezi batean, bere jantzi eta aginte kate propioarekin.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]