Gontzal Murgoitio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gontzal Murgoitio

Bizitza
JaiotzaElorrio2001eko uztailaren 18a (22 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakatleta

Facebook: Gontzal-Murgoitio-Esparza Instagram: gontzal_murgo Edit the value on Wikidata
Gontzal Murgoitio, Daniel Castillo eta Javier Cabestre, Viveiron (Galizia), 2022
Podiumekoak: Iñigo Pradera (2.a), Gontzal Murgoitio (1.a) eta Ander Gerrikaetxebarria (3.a), Sorginen Lasterketa Proba, Atxondo 2023.09.09
Gontzal Murgoitio Esparza, promesa mailako txapelduna, Villanuako (Aragoi) Kilometro bertikalean 2023.09.17

Gontzal Murgoitio Esparza (Elorrio, Bizkaia, 2001eko uztailaren 18a) bizkaitar atleta da.[1] 2022an Estatuko onena izan zen bi modalitatetan (linea eta distantzia klasikoa), eta Euskadi mailan lehen aldiz maila absolutuan lasterka ibili zen, eta kroseko eta mendiko txapela eskuratu zituen.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eibarren Digitalizazioko eta Mantentze-lanetako Espezializazio ikasketak egiten dihardu.[2]

Futbolean aritu zen Elorrioko hirugarren Erregional mailan. 17 urte zituela, futbola utzi eta atletismoan hasi zen. Urtebete baino gutxiagora, mendiko Espainiako txapeldun bihurtu zen. Harrezkero hainbat sari irabazi ditu, besteak beste 2022an Estatuko onena izan zen bi modalitatetan (linea eta distantzia klasikoa), eta Euskadi mailan lehen aldiz maila absolutuan lasterka ibili zen, kroseko eta mendiko txapela eskuratu zituen. Murgoitiok atletismo lasterketak Durango Kirol Taldearekin parte hartzen du; mendikoak, ostera, Salomonekin. Azken marka horren lasterketari ofiziala da, eta lasterketetako inskripzioak ordaintzenaz gain, behar duen kirol-material guztia ematen dio.[2]

Entrenatzaile pertsonalak gainbegiratutako entrenamenduak egiten ditu eta igandeetan baino ez du atseden hartzen. Nutrizionista ere badu.[2]

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko ekainaren 2an Zegama-Aizkorriko juniorren lasterketa (10.4 kilometro 505 metroko desnibel metatua) irabazi zuen. Durango Kirol Taldeko Murgoitiok 45.52 denbora egin zuen. [3]

2020ko irailaren 23an Sorginen Lasterketako XIII. edizioan, Gontzal Murgoitio gazteak marka guztiak hautsi eta errekor berria ezarri zuen, 1:37:52ko denbora eginda. Covid 19 pandemiaren aurrean, Sorginen Lasterketako antolatzaileek probarekin aurrera egitea erabaki zuten. 300 parte-hartzailek (emakumezko eta gizonezko) parte hartu zuten Axpeko irteera puntuan, tartean Euskal Herriko korrikalaririk onenetarikoak. Gizonetan, Murgoitiorekin batera, besteak beste, Imañol Goñi (2019ko irabazlea), Xabier Zarranz, Asier Larruzea, Beñat Katarain, Gartzen Elejabarrieta, Gontzal Murgoitio, Aitor Ajuria eta Markel Urigoitia aritu ziren. Ohiko ibilbideari eutsi zioten, hau da, Axpen hasi, Anboto tontorretik igaro, Andastotik Zabalaundira igo, gero Asuntza aldetik jaitsi , Artola eta Axpeko helmugaraino. Guztira, 17,8 kilometro eta 1.300 metroko desnibel positiboko ibilbideari aurre egin zioten parte-hartzaileek. Murgoitiok aurreko urteko Imanol Goñik lortutako denbora (1.39.40) hobetu zuen, 1.37.53 izan baitzen bere denbora. Bigarren postuan Xabier Zarranz helmugaratu zen eta hirugarren Beñat Katarain.[4][5][6][7]

2020ko abenduaren 23an Eivissa Espainiako Trail Federazioen arteko Torneoan faboritoa Adam Maijó kataluniarra bazen ere, Murgoitiok irabazi zuen 31.04ko denboraz, 20 urtez azpiko mailan, bigarren aldiz jarraian gainera.[8]

2021eko abenduaren 12an Euskadiko Kros Txapelketa irabazi zuen, maila absolutuan eta 23 urtetik beherakoetan Amurrion (Araba). 33 minutuko eta 28 segundoko marka egin zuen.[9][10] 33 minutuko eta 28 segundoko marka egin zuen. Bestalde, taldekako sailkapenetan, Durango Kirol Taldeak bigarren izan zen gizonezkoen kategorian, eta hirugarren emakumeen kategorian. [11]

2022ko apirilaren 10ean Arrasate-Udalatx mendi lasterketaren seigarren edizioan Murgoitio korrikalaria nagusitu zen (1.47.22). Gainera, lehengo errekorra hobetzea lortu zuen, hamabost segundoan. Bigarrena Asier Larruzea gueñestarra izan zen (1.50.13), hirugarrena Aritz Kortabarria arrasatearra (1.54.37).[12]

2022ko apirilaren 24an lineako mendi lasterketen Espainiako txapelketa jokatu zen Viveiro herrian, Galizian: XI. CAMOVI (Viveiroko mendietako mendi lasterketa). Bertan, promesen mailan, Gontzal Murgoitio korrikalari elorriarra izan zen txapelduna (1.35.10) 21 kilometroko ibilbidean. Daniel Castillo izan zen bigarrena (1.39.51) eta Javier Cabestre hirugarrena (1.40.26).[13]

2023ko irailaren 9an Sorginen Lasterketa irabazi zuen. Egun sargori, heze eta beroan, Atxondoko plazatik irtenda, 21 km.eta 1700 metroko desnibel positiboko ibilbidea egiteko 02:04:20 denbora behar zan zuen.

[14][15]

Aurreko urteko Espainiako Kopa txapeldunak ezin izan zuen 2023an baliozkotu, lesioa zela eta. 2023ko irailaren 17an, errekuperatuta, jokatzeke zegoen azken txapelketan parte hartzea erabaki zuen, Kilometro bertikaleaneta promesen mailako txapelduna izan zen, Villanuan (Aragoi).

2023ko urriaren 23an Erdella mendi taldeak bere jaioterrian lehen aldiz antolatu zuen Aldapegora lasterketa. [16] 26 kilometroko ibilbidea izan zen, 1.700 metroko desnibel positiboa. 300 bat korrikalarik parte hartu zuten eta Murgoitio izan zen txapelduna (2:21:39 denbora), Asier Azkaratek egin zuen bigarren eta Hodei Lujanbio izan zen mutiletako hirugarren sailkatua. [17]

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2019ko ekainaren 2an 1. postua, Txapelduna, Zegama-Aizkorriko juniorren proban.  [3]
  • 2020ko irailaren 23an 1. postua, Txapelduna, Sorginen Lasterketako XIII. edizioan. [4]
  • 2020ko abenduaren 23an 1. postua, Txapelduna, Eivissako Espainiako Trail Federazioen arteko Torneoan 20 urtez azpiko mailan, bigarren aldiz jarraian gainera. [8]
  • 2021eko abenduaren 12an 1. postua, Txapelduna, Euskadiko Kros Txapelketako maila absolutuan eta 23 urtetik beherakoetan Amurrion (Araba).[9]
  • 2022ko apirilaren 10ean 1. postua, Txapelduna, Arrasate-Udalatx mendi lasterketaren seigarren edizioan.[18]
  • 2022ko apirilaren 24an 1. postua, Txapelduna, lineako mendi lasterketen Espainiako txapelketan Galizian: XI. CAMOVI (Viveiroko mendietako mendi lasterketa) [13]
  • 2023ko irailaren 9an 1. postua, Txapelduna, Sorginen Lasterketan.[14]
  • 2023ko irailaren 17an 1. postua, Txapelduna, Villanuako (Aragoi) Kilometro bertikalean [19]
  • 2023ko urriaren 23an 1. postua, Txapelduna, Elorrioko Aldapegora lasterketan. [17]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Berria.eus. (2023-07-30). «Gontzal Murgoitio» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-07-30).
  2. a b c d (Gaztelaniaz) Doyle, Kevin. (2023-01-07). «Gontzal Murgoitio: “No busco vivir del atletismo, pero si llega la posibilidad bienvenida sea”» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-07-30).
  3. a b «Gontzal Murgoitio elorriarrak Zegama-Aizkorriko juniorren proba irabazi du - Elorrio» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-30).
  4. a b Gontzal Murgoitio eta Onditz Iturbe nagusi Sorginen Lasterketan | EHK. (Noiz kontsultatua: 2023-07-30).
  5. kudeatzailea. (2020-09-20). «[ANBOTO Gontzal Murgoitio eta Onditz Iturbe nagusi Sorginen Lasterketan (📷 ARGAZKI GALERIA)»] Lasterketak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-30).
  6. «"Inoiz baino jaitsiera hobea egin nuen; arriskatu eta ondo irten zitzaidan" - Durangaldea» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-30).
  7. (Ingelesez) «Gontzal Murgoitiok eta Onditz Iturbek irabazi dute Sorginen Lasterketa, errekorrak hobetuta» Euskal Herriko Kirol Errekorrak 2022-09-20 (Noiz kontsultatua: 2023-07-30).
  8. a b «Gontzal Murgoitiok Espainiako Trail Federazioen arteko Torneoa irabazi du 20 urtez azpiko mailan - Elorrio» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-30).
  9. a b «Gontzal Murgoitiok Euskadiko Kros Txapelketa irabazi du - Elorrio» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-30).
  10. (Gaztelaniaz) Barcia, Igor. (2021-12-13). «Murgoitio y Zabaleta, líderes en Amurrio» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-07-30).
  11. «Gontzal Murgoitiok Euskadiko Kros Txapelketa irabazi du - Elorrio» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-30).
  12. «Gontzal Murgoitiok garaipena eta errekorra Arrasate-Udalatx mendi lasterketan - Durangaldea» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-30).
  13. a b «Gontzal Murgoitio nagusi mendiko lasterketen Espainiako Txapelketan, 23 urtez azpikoetan - Durangaldea» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-30).
  14. a b «Gontzal Murgoitio eta Lide Urrestarazu nagusi Sorginen Lasterketan - Atxondo» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-10).
  15. (Gaztelaniaz) «Gontzal Murgoitio repite triunfo en la Sorginen Lasterketa» durangon.com 2023-09-11 (Noiz kontsultatua: 2023-09-11).
  16. «Elorrion Aldapegora mendi lasterketa berria antolatuko dute zapatuan inguruko mendietatik - Elorrio» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).
  17. a b «[ARGAZKI GALERIA Gontzal Murgoitio eta Garazi Sampedro nagusi Elorrioko Aldapegora lasterketan - Elorrio»] Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).
  18. «Gontzal Murgoitiok garaipena eta errekorra Arrasate-Udalatx mendi lasterketan - Durangaldea» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-30).
  19. «Gontzal Murgoitiok kilometro bertikalen Espainiako txapelketa irabazi du promesen mailan - Elorrio» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]