Amurrio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Amurrio

 Araba
Amurrioko udaletxea.
Amurrioko udaletxea.

Amurrioko armarria

Izen ofiziala Amurrio
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Araba
Aiaraldea
Alkatea Josune Irabien Marigorta (EAJ)
Herritarra amurriar
Koordenatuak 43°3′9″N 3°0′4″W / 43.0525°N 3.00111°W / 43.0525; -3.00111Koordenatuak: 43°3′9″N 3°0′4″W / 43.0525°N 3.00111°W / 43.0525; -3.00111

Alava municipalities Amurrio.JPG

Eremua 96,36 km2
Garaiera 219 m
Distantzia 41 km Gasteiza
Posta kodea 01470
Biztanleria 10,014 bizt (2011)
Dentsitatea 0,1 bizt/km²
Sorrera 1919
http://www.amurrio.org/

Amurrio Arabako ipar-mendebaldean dagoen udalerria da, probintziako biztanletsuenen artean hirugarrena, Gasteizen eta Laudioren ondoren. Izen bereko herria da udalerriko herriburua, eta Gasteiztik 40 bat kilometrora dago.

Aiaraldeko eskualdean dago, bertako bigarren udalerri handiena izanda (9.695 biztanle 2006an).

Amurrioko erreformategi zaharra, etorkizunean Museo Etnografikoaren egoitza izango dena

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

[aldatu] Udalerri mugakideak

[aldatu] Historia

1842. urtean ez zen Aiaratik banatu udalerri berria osatzeko. Urte hartan, oraindik Aiara udalerria sortu gabe zegoen. 1919. urtera arte ez zuen hiribildu izaera lortu. 1976an bederatzi herri hartu zituen Amurriok bere udalerrian, gaur egun duen banaketa administratiboa eratuz.

[aldatu] Banaketa administratiboa

Amurrioko eliza

Amurrio udalerria hamar herriz osatua dago:

[aldatu] Ekonomia

Amurrioko ekonomiaren ardatza zerbitzuak eta batez ere industria dira. Historikoki, altzairuzko hodien ekoizpena izan da industriarik garrantzitsuena, eta XXI. mendearen hasierako petrolioaren garestitzeak eskaria asko haziarazi zuen lanpostu gehiago sortuz. Amurrio eta Laudio bitartean Euskal Herriko eta Europako altzairuzko hodien ekoizle garrantzitsuenetako bi daude, Tubacex eta Tubos Reunidos, bien artean 1.500 langile dauzkate.

Amurrion 50 langiletik gorako enpresak, honakoak dira:

  • Aceralava Acería de Álava: 150 langile.
  • Amurrio Ferrocarril y Equipos: 175 langile.
  • Industria Auxiliar Alavesa (INAUXA): 140 langile.
  • Kime: 110 langile.
  • Lázaro Ituarte Internacional: 50 langile.
  • Möllertech: 330 langile.
  • Tubacex Tuberías Inoxidables (TTI) : 160 langile.
  • Tubos Reunidos: 940 langile.

[aldatu] Demografia

1960 eta 1970eko hamarkadetan Amurrioko biztanleria asko handitu zen, batez ere Bizkaian izandako industrializazio prozesuaren ondorioz )kontuan izan behar da Amurrio Bilbo Handiaren eragin eremuan dagoela). Laurogeiko hamarkadatik aurrera, krisi ekonomikoaren eraginez, biztanleria egonkortu egin zen. 2008an, herriak 1990eko hamarkadan galdutako 10.000 biztanleen maila berreskuratu zuen.

[aldatu] Biztanleriaren bilakaera

[aldatu] Politika

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, EAJ alderdiko Josune Irabien hautatu zuten alkate.

Amurrioko udalbatza

Alderdia Zinegotziak Boto kopurua[1]
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
7
2.126 (%40,11)
Bildu
7
1.940 (%36,60)
Alderdi Popularra (PP)
2
602 (%11,36)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
1
534 (%10,08)
PUM+J
-
98 (%1,85)

[aldatu] Kultura

[aldatu] Euskara

Udalerrian biztanleen laurdena, gutxi gorabehera, euskaraduna da hizkuntzaren jakintzari dagokionez, erabilera maila baxuagoa den arren. Bestalde, bertan ikastola ("Aresketa") eta bertso-eskola daude. Herrian, Araba Euskaraz antolatu dute 1986, 1996 eta 2005. urteetan. Bestetik, Belaiki euskara elkartea aipatzekoa ere bada, Baranbion sortua da bera.

Azkenik, bertako euskalkia mendebaleko euskararen aldaera bat izan da.

[aldatu] Monumentuak

[aldatu] Jaiak

[aldatu] Ekonomia

Amurrio da Arabako Txakolinaren ekoizle nagusia da.

[aldatu] Amurriar ospetsuak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Amurrio
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak