Gorka Setien

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gorka Setien

Bizitza
JaiotzaBarcelona (Venezuela)1958ko apirilaren 23a
Herrialdea Venezuela
Heriotza2024ko otsailaren 5a (65 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Literaturaren Zubitegia: 258

Gorka Setien (Bartzelona, 1958ko apirilaren 23a - 2024ko otsailaren 5a) euskal idazle heterodoxoa izan zen.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ramon Agirre, Eneko Olasagasti eta Maripi Solbesekin batera idatzi eta argitaratu zuen bere lehen lan kolektiboa, Susa argitaletxearekin: Eta zergatik ez… Sigrid?, 1983an. Haren beste lau liburu gehiago ere badakartza Armiarma proiektuaren Zubitegia atariak. 1985ean eman zuen argitara Ez sinkronia, hura ere Susa argitaletxearekin, eta 21 urteko etenaldiaren ostean heldu ziren haren hurrengo lanak: Aparkalekuko felizidadia (2006), Paperzaleak Elkarteak argitaratua; Ertzetako inkomunukazioak (2008, egilea editore) eta Naufragoen altzoa (2019, egilea editore), azkenik. 2011n bere irudi eta testuz osatutako erakusketa bat ere zabaldu zuen Hernanin (Gipuzkoa), Erre produkzioak izenburupean. Hainbat urtez elikatu zuen bere iritziak biltzen zituen blog bat, eta Independentea webgunea ere lagundu zuen hasiera-hasieratik.[1]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eta zergatik ez?... Sigrid (1983, Susa): Ramon Agirre, Eneko Olasagasti eta Maripi Solbesekin batera
  • Ez sinkronia (1985, Susa)
  • Aparkalekuko felizidadia (2006, Paperzaleak Elkartea)
  • Ertzetako inkomunukazioak (2008, egilea editore)
  • Naufragoen altzoa (2019, egilea editore).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]