Grândola Vila Morena
Grândola, Vila Morena, José Afonso musikari portugaldarrak sortutako abestia. Krabelinen iraultzaren ikurra bihurtu zen. Irratian abesti hau emititzea izan zen militar batzuek aldez aurretik adostutako zeinua zenbait urrats garrantzitsu aurreratzeko Salazar diktadorearen erregimenaren kontra.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
José Alfonso, "Zeca" goitizenez, musikari eta abeslari portugaldarrak konposatu zuen abestia Krabelinen Iraultza baino urte batzuk lehenago. Sortzez, Grândola hiriko musika elkarte bati omenaldia egiteko sortu zuen abestia. Salazar diktadorearen erregimenak José Alfonsoren hainbat abesti zentsuratu zituen baina abesti hau disko batean agertu zen Frantzian, 1971. urtean, eta Krabelinen Iraultza baino egun batzuk lehenago, iraultzean parte hartuko zuten zenbait militarrek entzun zuten zuzenean.
[aldatu] Nola erabili zuten Krabelinen Iraultzean
1974ko martxoaren 29an, Grândola, Vila Morena Lisboako Coliseoan zuzeneko emanaldiaren azken abestia izan zen. Bertan zeuden, entzuten, MFAko zenbait militar ''Movimento das Forças Armadas'' eta ia hilabete beranduago, [apirilaren 25]ean, Krabelinen iraultzari hasiera emateko zeinu bezala aukeratu zuten. Lisboako Coliseoko emanaldian José Alfonsok ezin izan zituen bere abestietako batzuk plazaratu, Salazar erregimenaren zentsurak debekatuta baitzituen: Venham mais Cinco ("Hona bostekoa"), Menina dos Olhos Tristes ("Begi tristeetako neskatila"), A Morte Saiu à Rua ("Heriotza kalera irten zen") eta Gastão Era Perfeito ("Gastoi perfektua zen").
1974ko apirilaren 25ean, 0.20 orduan, Limite ("Muga") izeneko programan, Radio Renascença irrati katea Grândola, Vila Morena emititu zuen. Horixe zen bigarren eta azken zeinua Salazar diktadorearen erregimenari kolpea emateko. Kolpeak arrakasta izan zuen eta Portugal herrialdeak eta bere koloniek, handik aurrera askatasun handiagoa izan zuten.
[aldatu] Hitzak
|
|
[aldatu] Ikus gainera
[aldatu] Kanpoko loturak
- (Gaztelaniaz) Grândola, vila morena
- (Portugesez) Abestiaren audioa; José Alfonso eta kideak zuzenean Coliseoan