António de Oliveira Salazar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
António de Oliveira Salazar

António de Oliveira Salazar (Santa Comba Dão, Viseu, 1889ko apirilaren 28aLisboa, 1970eko uztailaren 27a) politikari eta diktadore portugaldarra izan zen, Coimbrako Unibertsitatean irakasle ere ibili izan zena. 1932tik 1968 arteko agintaldia nagusikeriaz burutu zuen.

Finantzetako ministro izendatu zuen Carmonak 1928an, eta diruaren egonkortasuna lortu zuen aurrekontuen gaineko kontrol zehatzari esker. Ministroen kontseiluko lehendakari, Gerrako ministro eta Kanpo Arazoetarakoa izan zen 1932-1947 urteetan. Konstituzio berria idatzarazi zuen 1933an, Italiako faxismoaren ereduan oinarritua gauza askotan; besteak beste, greba eskubidea indar gabe utzi zuen eta sindikatu bakarra ezarri. Francoren gobernuarekin harremanak izan zituen (1937); lankidetzarako hitzarmen bat sinatu zuen harekin Bigarren Mundu Gerra garaian, eta Estatu Batuekin 1956. urtean. Koloniak mantentzearen alde agertu zen iritzi publikoa aurka bazuen ere, eta alferrik saiatu zen Angola, Mozambike eta Gineako matxinadak zapaltzen. Diktadore gisa gobernatu zuen, eta barne oposizio gero eta zabalago bati aurre egin behar izan zion 1960. urtetik aurrera. 1968. urtean gaixotu eta handik bi urtera hil zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: António de Oliveira Salazar Aldatu lotura Wikidatan


Biografia Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.