Gredosko paradorea
Gredosko paradorea | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Gaztela eta Leon |
Probintzia | Ávilako probintzia |
Udalerria | Navarredonda de Gredos |
Koordenatuak | 40°21′18″N 5°06′48″W / 40.3549°N 5.1134°W |
Gredos Paradorea 1928an ireki zen Espainiako lehen Turismo Paradorea da. Gaur egun irekita dago oraindik. Gredosko mendilerroan dago, Risquillo goragunean, Avilako probintziaren Navarredonda de Gredos herrian.[1]
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1911an "Comisaría Regia del Turismo" sortu zen; haren zuzendaritzan Benigno de la Vega-Inclán markesa izendatu zen. 1926an proiektu hau proposatu zen. Espainiako erregeak, Alfontso XIII.a Borboikoak, leku egokiena aurkeratu omen zuen. Aukeratutako tokia ederra zen eta horrela izan zen ere bai eragindako kalte ekologikoa. Lanak 1928ko urriaren 9an amaitu ziren. Hau zen Paradoreen sarearen lehen hotela.
Paradore hau gertaera historikoen eszenatokia izan zen. Esaterako, 1935eko ekainan, bertan bildu ziren Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzordeen Espainiako Falangea alderdiaren buruak 1936ko estatu-kolpea prestatzeko.[2] 1978an, bestetik, bertan Espainiako 1978ko Konstituzioaren oinarriak adosteko alderdi politiko nagusien buruak bildu ziren: Miguel Herrero y Rodríguez de Miñón (UCD), Gabriel Cisneros (UCD), José Pedro Pérez Llorca (UCD), Gregorio Peces-Barba (PSOE), Manuel Fraga Iribarne (AP), Jordi Solé Tura (PCE-PSUC) eta Miquel Roca (CDC) [3][4]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ https://www.casasgredos.com/sierra-de-gredos/parador-gredos.html
- ↑ Gonzalo Redondo, (2005), «Política, cultura y sociedad en la España de Franco (1939-1975)», Madril, 2.lib.
- ↑ https://web.archive.org/web/20220521184220/https://hoyosdelespino.net/historia/historia-del-parador-nacional-de-gredos-y-la-pena-historica/232-constitucion-espanola
- ↑ https://www.revistavanityfair.es/poder/articulos/parador-gredos-redacto-primera-ponencia-constitucion/35091