Gris marengo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gris marengoa
 
Kolore koordenatuak
Uhin-luzera nm
Hamaseitarra #4C5866
RGB (r, g, b) (76, 88, 102)
CMYKN (c, m, y, k) (, , , )
HSV (h, s, v) (212°, 25%, 40%)
Artikulu hau koloreari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marengo (argipena)».

Gris marengoa[1] tonu grisa edo urdina da.[2][3] Batzuetan, asfalto heze baten kolore bezala deskribatzen dute. Oihalgintzan, normalean oihalaren koloreari egiten dio erreferentzia marengoak, eta beltza edo marroi iluna esan nahi du, zurizko hari txikiak dituena. Batzuetan hitza hari zuridun oihal beltzari dagokio.[4]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marengo izena XVIII. mendean agertu zen Europan, motots zuriak zituen oihal marroi ilunari deitzeko. Hasiera batean, oihal hori Italia iparraldeko Spinetta Marengo herrian egiten zuten. Frantzian, koloreak marengo ou brun (euskaraz: «marengo edo marroi») zuen izena. 1800eko ekainaren 14ko Marengoko guduaren ondoren, non Napoleon Bonaparteren tropek austriar armada garaitu zuten, marengoa hari zuri edo grisezko ukituak zituen oihal gris edo beltz izatera pasa zen. Kolore hau Bonapartek modan jarri zuen beroki gris batekin lotu zen. Napoleonen gerra-zaldi ospetsuak ere "Marengo" zuen izena.

Sobietar Batasunean zenbait uniformetarako erabili zuten. 1921ean, Itsas Armadako uniformeetarako kolore hautatu zuten. 1923an, sobietar Militsiyak marengo koloreko uniforme berriak jaso zituen.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Espektro elektromagnetikoa

 gamma izpiak • X izpiak • ultramoreak • argia • infragorriak • mikrouhinak • irrati uhinak 
Koloreak

  ultramorea morea urdina berdea horia laranja gorria infragorria