Große Aue

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Große Aue
Kokapena Alemania
Luzera 85 km
Arroa 1517 km²
Iturburua Rödinghausen herriko Bieren auzoan, Ipar Renania-Westfalia (130m)
Ibai ahoa Weser

Große Aue Alemaniako ibai bat da, Weser ibaiaren ibaiadarra dena, azken honen, ezkerraldetik.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibaiak, hasieran, hegoalderanzko bidea hartzen du, baina, kilometro eta erdi geroago, iparralderanzko norantzan doa, Schweningdorferantz. Ondoren, Bad Holzhausenetik igarotzen da, handik gertu, Ipar Alemaniako lautadan sartuz. Amaieratik gertu Mittellandkanal kanalarekin dago. Hona heldu aurretik Espelkamp igarotzen du, eta, kanala igaro ondoren, Rahden, Preußisch Ströhen, Wagenfeld eta Barenburg herriak gurutzatzen ditu, Binnen herrian, bere urak Weser ibaira isurtzen dituen arte

Ahoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibai honen ahoa, Binnen herrian dago, Saxonia Behereko erdialde inguruko herri batean, Ipar Renania-Westfalia estatuaren iparrekialdeko muturrarekin duen mugatik gertu.

Ibilbideko beste herri batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lübbecke

Arroa eta luzera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibai honen arroaren azalera osoa, 1517 kilometro karratutakoa da. Horietatik, 458, Ipar Renania-Westfalia estatuan daude. Bere luzera, berriz, Weser ibaiaren arroko ibai guztietatik, laburrenetariko bat da, 85 kilometroko luzerarekin.

Goitiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

130 metroko garaieran jaiotzen denetik, 37,5 metroko garaieran bere urak Weser ibaian isurtzen dituen arte, 92,5 metroko garaiera jaisten du ibai honek.

Ibaiadarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkerretik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskuinetik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toki Naturalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Steyerberger basoak igarotzen ditu ibai honek bere ibilbidean zehar. Baita Eggetal izeneko harana ere.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Große Aue Aldatu lotura Wikidatan