Groseko Koruko Andre Mariaren anbulatorioa

Koordenatuak: 43°19′32″N 1°58′14″W / 43.32544°N 1.970486°W / 43.32544; -1.970486
Wikipedia, Entziklopedia askea
Groseko Koruko Andre Mariaren anbulatorioa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaOsakidetza
Koordenatuak43°19′32″N 1°58′14″W / 43.32544°N 1.970486°W / 43.32544; -1.970486
Map
Kontaktua
HelbideaNafarroa Hiribidea 14, Donostia

Groseko Koruko Andre Mariaren anbulatorioa, herrian Groseko Osasun-etxea, baita ere Lan Ordezkaritzaren Gaixotasun Aseguruaren Anbulatorioa, 1963ko abuztuaren 23an zabaldu zituen ateak. Egilea Eduardo Garai arkitektoa izan zen. Estiloa, Áncora elkartearen arabera, nazioartekoa da, "erreferentzia nabarmena" izanik;[1] hala ere, eraikina ez du babesik Donostiako Udalak ez zuela Groseko eraikina Eraikitako Hiri Ondarea Babesteko Plan Bereziariren azken errebisioan katalogatu nahi izan. Fatxadetan, bestetik, bi goi erliebe daude, Antonio Martínez Penellaren eskulturak. Aste hauetan eraikinean aldaketa handiak burutzen ari dira.[2]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikuntza 1960an bultzatu zuen Aurreikuspen Institutu Nazionalak, eta mota horretako ekipamenduetan espezialista baten esku utzi zuen: Eduardo de Garai arkitektoa izan zen. Lanek 26.498.311,64 pezetako aurrekontua izan zuten. Honakoa diote garaiko kronikek: “Gaixotasun Aseguruaren Anbulatorioa, zalantzarik gabe, gure garaiko konkista sozial handienetakoa da. Beharrezkoa da medikuei eta langileei egungo osasun laguntza garestia ahalbidetzeko, haiek diagnostikorako eta tratamendurako bitarteko egokiak izan ditzaten”.

6.797 metro koadroko azalera du guztira Groseko osasun etxeak. Inaugurazioaren eguneko kroniken arabera, “material sanitarioko instalaziorik modernoenak ditu, eta kontsulta bulego zabalak, itxarongelak, laborategia, X izpietako bost ekipo eta gainerako zerbitzu osagarriak”.

Langileei dagokionez, Medikuntza Orokorreko 36 mediku; Pediatriako hamaika; Analisi Klinikoetako bost; Digestio Aparatuko bost; Kirurgia Orokorreko bost; Dermatologiako lau; Endokrinologiako hiru; Ginekologiako hiru; Neuropsikiatriako hiru; Odontologiako bost; Oftalmologiako bost; Otorrinolaringologiako bost; Biriketako eta Bihotzeko bost; Erradioelektrologiako bost; Tokologiako hiru; Traumatologiako bost; Urologiako hiru; Larrialdietako Zerbitzuko hiru eta praktiketako hemezortzi zeuden hasiera hartan.[2]

Zaharberritzearen ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun osasun etxearen eraikinean egiten ari diren lanekin lotuta, Ancoraren ustez “larriena” da prozesua administrazio publikoak finantzatzen duela eta Arkitektoen Elkargoek “bermatzen” dutela. Dagoeneko hasi dira harrizko eta adreiluzko estaldura txikitzen, pieza polimeroen sareta bat instalatu ahal izateko. “Udalaren lizentzia lortu duen proiektuak alboko fatxadan dagoen goi erliebea desagertzea aurreikusten du, Amatasunaren eta Gazteriaren alegoria bat, Antonio Martinez Penella Eskulturaren Sari Nazionalak sinatua. San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademian katedraduna da Penella”, adierazi du Ancorak.[2]

Elxen, antzeko eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Groseko osasun etxea Elxeko (Herrialde Katalanak) anbulatorioaren oso antzekoa dela. “Garai arkitektoaren lana da hori ere. Babestuta dago, eta Docomomo Iberico Fundazioaren erregistroan inskribatuta dago. Donostiako proiektua, konparatiboki, osoagoa eta anbizio handiagokoa da”, zehaztu du Ancorak. Elxeko osasun etxea estatuko modernizazio sanitarioko planen barruan eraiki zen, 1950eko hamarkadaren amaieran. Sei solairu ditu, adreilu gorriak, eta Groseko osasun etxeak duen harrizko eskulturaren antzeko goi erliebe bat ere bai.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • [1] Sara Ibarguren Etxeberria: "Babes neurririk gabeko osasun etxea, Hirutxuloko Hitza, 2.355. zk., 2023/04/28a.
  • (Gaztelaniaz):[2] Ancora elkartearen kritikak.