Gyele

Wikipedia, Entziklopedia askea
Talde etniko infotaulaGyele

Motaetnia
Hizkuntzabujebera
Geografia
EstatuaKamerun, Ekuatore Ginea eta Gabon
Hedapen mapa

Gyele (Bagyele / Bajele), baita Kola (Bakola) edo Koya (Bakoya) ere, bantu familiako herri pigmeoa da, hegoaldeko Kamerunen eta inguruko Ekuatore Gineako eta Gabongo eskualdeetan bizi dena. Beste herri bantuez, bujeba edo kwasio eta bassa herriak, inguraturik bizi dira. Aditu batzuek bujeberazko dialekto bat hitz egiten dutela uste dute.[1][2] Egile askok, ordea, gyelek hizkuntza propioa hitz egiten dutela pentsatzen dute.

Pigmeo nomada hauek ehiztari-biltzaileak dira eta oihan tropikalean bizi dira. Etnikoki, gyeleak beste mbenga herri batzuetatik gertu daude, hala nola aka eta baka herrietatik (Kamerun eta Gabongoak), baina haien hizkuntzak ez dira gertukoak. Bi dialekto dituzte: jele, bujeberarekin lotuta, eta kola (hau ere koya ahoskatua), bassaerarekin estuki lotuta dagoena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Rénaud, Patrick. (1976). Le bajeli. Phonologie, morphologie nominale. 1 eta 2 Yaounde: Les Dossiers de l'ALCAM, 27 or..
  2. Grimm, Nadine. (2015). A Grammar of Gyeli. Humboldt University Berlin, 8 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Antropologia Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.