Gabon
| Gabongo Errepublika 'République Gabonaise' |
|||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
|||||||
| Goiburu nazionala: Union, Travail, Justice (Batasuna, Lana, Justizia) |
|||||||
|
|||||||
| Hiriburua (eta hiri handiena) |
Libreville 0°23′N 9°27′E / 0.383°N 9.45°E |
||||||
| Hizkuntza ofiziala(k) | Frantsesa | ||||||
| Gobernua
Presidentea
Lehen Ministroa |
Errepublika Ali Bongo Ondimba Paul Biyoghé Mba |
||||||
| Independentzia • Data |
1960ko abuztuaren 17a. | ||||||
| Eremua
• Guztira
• Ura |
267.668 km² (74.a) % 3,76% |
||||||
| Biztanleria
• Zenbatespena (2005)
• Dentsitatea Herritarra |
1.454.867 (150.a) 5,4 biztanle/km² (216.a) gabondar |
||||||
| Dirua | CFA Frankoa (CFA) |
||||||
| Ordu eremua • Udan (DST) |
WAT (UTC +1) (UTC +1) |
||||||
| Interneteko domeinua | .ga | ||||||
| Telefono aurrezenbakia | +241 |
||||||
Gabon Afrikako mendebaldean dagoen kostaldeko herrialdea da, Gineako golkoan kokatutakoa.
Libreville hiriburu eta hiririk populatuena da.
Eduki-taula |
[aldatu] Mugakideak
Iparraldean Ekuatore Ginea eta Kamerun, ekialdean Kongoko Errepublika eta mendebaldean Ozeano Atlantikoa mugakide ditu.
[aldatu] Historia
Lurraldeko lehenengo biztanleak pigmeoak izan ziren, eta ondoren bantu tribuek neurri handi batean ordezkatu zituzten. XV. mendean lehendabiziko europarrak iritsi ziren, portugaldarrak hain zuzen ere, eta lurraldeari "Gabão" ("gabardina") izena ipini zioten, Komo ibaiaren estuarioaren itxura zela-eta. 1875ean Pierre Savorgnan de Brazza esploratzaile frantziarra lehenengo aldiz joan zen inguru hauetara, ondoren Franceville hiria sortuz. 1885ean Frantziak herrialdea ofizialki okupatu zuen, eta 1910ean Frantziako Ekuatore Afrika edo Afrique Équatoriale Française (AEF) izeneko federazioan sartuta egon zen 1959 arte. Hurrengo urtean independizatu ziren Frantziatik, eta lehenengo presidentea Léon M’ba izan zen, agintekerian oinarritutako sistema ezarri zuena. Omar Bongok ordezkatu zuen 1967an, eta ordutik hauteskunde guztiak irabazi egin ditu gehiengo zabalak lortuz gaur egun arte.
[aldatu] Banaketa administratiboa
Gabon 9 probintziatan banatuta dago eta probintziak departamenduz osatuta daude, 37 guztira.
Hauek dira Gabongo 9 probintziak:
- Estuaire
- Haut-Ogooué
- Moyen-Ogooué
- Ngounié
- Nyanga
- Ogooué-Ivindo
- Ogooué-Lolo
- Ogooué-Maritime
- Woleu-Ntem
[aldatu] Kanpo loturak
- (Frantsesez)(Ingelesez)Gabongo webgune ofiziala
- (Euskaraz) Jalgi.com atlasa datuak, mapak eta irudiak
- (Ingelesez) CIA - World Factbook Geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak.
|
|||||||||||||||||||||||
